Ekainaren 9an jokatuko dute, bosgarren aldiz, mendi lasterketa; bihar goizean entrenamendu saioa egingo dute ibilbidean zehar
Ergoienen hasita, inguruko mendietan zehar ariko dira lasterkariak, lehen aldiz, arratsaldez.
Urtetik urtera, gero eta errotuago dago Intxixu Trail, Girizia elkarteko mendi lasterketen sailak antolatzen duen mendi lasterketa. Aurten bosgarren aldiz egingo dute, ekainaren 9an, arratsaldez. Lasterketa egunerako ia hiru hilabete falta diren arren, bihar eguerdian irekiko dute izena emateko epea, 13:00etan.
Federatuek eta oiartzuarrek hamalau euro ordaindu beharko dituzte V. Intxixu Trail lasterketan parte hartzeko, eta gainontzekoek, 18. Maiatzaren 9ra eman daiteke izena,
Herri Krosaren webgunean. Ondoren, garestiago izango da.
Aurten 15,5 kilometroko ibilbide bakarra egingo dute, Ergoiengo Uztapide plazan hasi eta bukatuko dena. Bihar, Kirol Astearen barruan, entrenamendu saioa egingo dute, ibilbidea ezagutzeko. Uztapide plazan bertan geratu dira, 09:00etan. Erritmoaren araberako taldeak osatuko dituzte, eta indarrak hartzeko aukera egongo da ibilbidearen erdialdean eta bukaeran.