Txara parkeko zirkuitu bio-osasungarria ezagutzeko beste bi tailer egingo dituzte
Asteartean eta ostegunean egingo dituzte tailer horiek, goizez eta arratsaldez, Abittu egitasmoko orientatzailearen eskutik
Txara parkeko zirkuitu bio-osasungarrian dauden gailuak erabiltzen ikasteko tailerrak egingo dituzte datorren astean. Lehena asteartean, hilak 20, izango da, eta goizez eta arratsaldez egingo dituzte saioak: 10:00etan eta 17:00etan. Bigarren eguna osteguna izango da, ordutegi berean. Makina bio-osasungarrien funtzionamendua erakusten Mikel Lopez ariko da,