Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Artasori tiratu gabe etorri zaio Kirol Saria

Hirugarren aldiz banatu dute Kirol Saria; herritarrek proposatuta, eta Kirol Mahaiak onartuta, xanistebanetako sokatira txapelketa antolatzen dutenen lana aitortu dute

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/03/17
artaso kirol saria

Artaso elkartekoek zein publikoan zeuden sokatiralariek familia argazkia egin zuten.

Hirugarren aldiz, Oiartzungo Kirol Saria banatu dute. Atzo arratsean izan zen, udaletxean. Aurten Karrikako Artaso elkarteari eman diote saria, urtero xanistebanetan antolatzen duten auzoen arteko sokatira txapelketagatik. Eneritz Arbelaitz alkateordeak hartu zuen aurkezpen lanak egiteko ardura. Gogorarazi zuenez, herritarrek proposatu zuten Artasoren (eta beste hainbaten) izena, eta Oiartzungo Kirol Mahaiak hautatu zuen irabazlea. Sokatira txapelketagatik bakarrik ez, atzetik duen lana ere saritu dutela esan zuen Arbelaitzen: “Atzetik lan handia du, eta gainera, herria egiten dute. Xanistebanak baino lehen hasten dira lanean, eta oiartzuarren arteko harremanak sortzen dituzte”, gaineratu zuen. Betitik emakumeen presentzia bermatzen dutela nabarmendu zuen, eta sokatira bezalako herri kirol batera gazteak, urtero-urtero, batu izana txalotu zuen. “Artasok lan handia egiten du, baina parte hartzaileek ere badute sariaren bere partea”. Jexux Leonet alkateak eman zien saria (arraro sentitzen zela aitortu zuen, bera elkarteko bazkide delako). “Proiektu serioa da Artasorena. Xanistebanak herrikoiak izan daitezen bilatzen dugu beti, eta Artasok hori lortzen du”, esan zuen. Egun luzea izan ohi dela ohartarazi zuen: “Ez da ikusten den sokatira txapelketa bakarrik. Eguna 09:00etan hasten da, antolaketa lanekin, eta 04:00ak inguruan bukatzen da, hain gurea den beste herri kirol batekin: parrandarekin”.

“Beste 30 urte gehiago”

Artaso elkartearen izenean, Joxe Manuel Oiartzabal Matxinda presidenteak eta Karmele Irastorza tiralari beteranoak hartu zuten saria. Matxindak esan zuenez, proiektua hasita zegoen, eta eurek segida eman zioten: “Egon dira motelaldia jasan duten urteak, baina berriro suspertu egin da. Gazteak animatu nahi ditut lekukoa har dezaten, beste 30 urtez jarraitzeko”. Irastorzak bi hamarkada darama Madalensoroko urteroko zitan hutsik egin gabe. “Urte asko eta lan handia dago horren atzean”, ziurtatu zuen. Horregatik, txalo bat eskatu zuen antolatzaileentzako, baita ederki jaso ere. Ondoren, herriko hainbat eragileren zorion bideoa ikusi zuten.
ekain etxeberria oiarpe

Oiarpeko Kirol Elkarteko Ekain Etxeberria.

Ez zen oroigarriren bat jaso zuten bakarrak izan. Oiarpeko Ekain Etxeberriak Herri Arteko Esku Pilota Txapelketako kopa jaso zuen. Izan ere, pasa den denboraldian txapelketako finalera iritsi ziren, eta udalari eman zioten lortutako kopa. Udalak bueltatzea erabaki du, beraiek lortu baitzuten.

Mahai-ingurua

Ekitaldia bukatzeko, mahai-ingurua egin zuten, Goiatz Labandibarrek gidatuta. Matxinda, Irastorza eta Etxeberriarekin batera, Egoa Alvarado crossfit kirolaria, Jon Otegi segalariak eta Maialen Oiartzabal freestyle eskiatzaileak beren lorpenen berri eman zuten. Alvaradok Pariseko French Throwdown txapelketa prestigiotsuan postu bikaina lortu du; Otegi hirugarren izan da, euskal selekzioko taldekideekin batera, Europako segalari txapelketan; eta Oiartzabal bere modalitateko Espainiako txapeldun izan da, absolutuetan, juniorra izan arren. Bistan da Oiartzungo kirola sasoiko dagoela, eta datorren urteko Kirol Saria aukeratzeko zailtasunak izango dituztela.
kirol saria mahai ingurua

Matxinda, Irastorza, Alvarado, Otegi, Etxeberria, Oiartzabal eta Labandibar, mahai-inguruan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.