'Pentsio sistema publiko baten alde' lelopean egin duten manifestazioak herriko kale esanguratsuenak pentsio duinen aldeko oihuz bete ditu.
Manifestazio jendetsua egin dute herriko kaleetatik.
Eguraldia lagun ez izan arren, milaka eta milaka pentsiodun atera dira gaur Errenteria-Oreretako kaleetara, Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak elkartzen dituen Duintasuna elkarteak deituta. 18:00etan atera dira manifestazio gisa herriko plazatik, eta herriko kale esanguratsuenak pentsio duinen aldeko oihuz bete dituzte. Errenteriarrez gain, Oiartzun, Lezo eta Pasaiatik ere ehunka lagun gerturatu dira.
1.080 € gutxieneko pentsio publiko duinak lelopean egin dute gaurko mobilizazioa, ondorengo bi aldarri nagusiekin: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzea, pentsio eta gizarte segurantzako sistema propioa eskuratzea eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzea. Horrez gain, %0,25a igoera ere gogor salatu dute. “Gaurko pentsioak defendatzea, biharko pentsioak defendatzea da” oihukatu dute ibilbide guztian zehar.
Ondorengoa da, HITZAk manifestazioan bildu dituen irudiak: