Oiartzungo haur eskolak aurkezpen bilera eta ate irekien jardunaldia egingo ditu datorren asteazkenean

Urmendi Haur Eskolan ekitaldi ugari egiten dituzte urtean zehar.
Urmendi Haur Eskolak aurkezpen bilera eta ate irekien jardunaldia egingo du datorren asteazkenean, hilak 20. 2017an jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago deialdia.
Haur eskolaren filosofia, funtzionamendu, zerbitzuak eta eskaintzaren beste alorrak zeintzuk diren azalduko dizkiete. 17:00etan jarri dute zita, Urmendiren egoitzan (Haurtzaro Ikastolako jantokian izango zela aurreratu genuen, baina ez da horrela izango).
Aurrematrikulazioa apirilaren 26an bukatuko da, eta informazio gehiago behar duenak 943 26 00 86 telefono zenbakira dei dezake, edo
Urmendira bertara idatzi.