Sebastian Perez Latigo boxeolariak Espainiako txapelketa irabazteko aukera zuen ostiralean, baina ezinezkoa izan du gerrikoa eskuratzea.
Sebas Perez Latigo boxeolaria.
Sebastian Perez
Latigo boxeolariak Espainiako txapelketa irabazteko aukera zuen ostiralean, baina ezinezkoa izan du gerrikoa eskuratzea. Alvaro
Ardy Rodiguezek eta errenteriarrak berdinketa sinatu zuten super oilar kategoriako Espainiako Txapelketan. Berdindutako borrokan aritu ziren biak Casino Gran Madriden. Azkenean, borrokaldia, baliogabea.
Bietako inor ez zen konforme gelditu emaitzarekin, eta errebantxarako aukerak ateak zabalik ditu. Team Latigo Boxing klubekoak gerrikoa eskuratzea lortu izan balu, titulu hori irabazten duen Errenteria-Oreretako bigarren boxeolaria litzateke. Izan ere, Paco Buenok lortu zuen 1941. urtean. Momentuz gerriko bakarra da Errenterian.