Oiartzungo kontzejupean egingo dute 'Motxian eby'-en aurtengo ekitaldiaren sari banaketa; hamazazpi bideo aurkeztu dituzte

Esketxak edozein gailurekin graba zitezkeen.
Bihar banatuko dituzte aurtengo
Motxian eby esketx lehiaketako sariak. Oarsoaldeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek hartu dute parte lehiaketan, eta guztira hamazazpi bideo aurkeztu dituzte. Bozkatu ondoren, bihar jakinaraziko dituzte zeintzuk diren irabazleak.
Aurtengo sari banaketa Oiartzunen egingo dute, kontzejupean. Sari potoloak banatuko dituzte: 300 eta 200 euroko sariak emango dizkiete irabazleei, eta herri bakoitzeko lanik onenak 50 euroko aipamen saria jasoko du.
Sari banaketa 18:30ean hasiko da, eta bidalitako esketx guztiak ikusteko aukera egongo da. Joateko aukerarik ez daukanak,
esteka honetan ikus ditzake aurkeztu dituzten esketxak, oraindik ikusi ez baditu.
Aurtengoa laugarren ekitaldia da. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatzen du lehiaketa.