Larunbatean zabalduko dute Donibaneko erromesen aterpea

16:00etatik 22:00etara izango da zabalik, egunero.

aterpetxea, santa ana

Erromesak eta ospitalariak, iaz, San Anako aterpetxean

Udaberria iritsi da eta urtaro aldaketarekin batera Santa Anako erromesen aterpeak ateak zabalduko ditu. Larunbatean irekiko dute eta datorren negua bitartean harrera egingo die kostaldeko Done Jakue bidetik gerturatzen diren erromesei. 16:00etatik 22:00etara irekiko dute, egunero. Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen Elkarteak kudeatzen du Donibaneko aterpea, eta elkarteko boluntarioak egoten dira Santa Ana ermita ondoko aterpean harrera eta mantenu lanak egiten. Harremanetarako:  Tel: 618939666 Posta elektronikoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.