Opor egunetako arratsaldeetan aspertu nahi ez duenak Abaraxkara jo dezake
Aste Santuko asteburuan izan ezik, gainontzeko egunetarako ekitaldiak antolatu ditu Oiartzungo udal ludotekak
Egitaraua
- Hilak 26, astelehena: Mindarako lagunekin saskibaloian ariko dira, Madalensoro atzeko kirol zelaian.
- Hilak 27, asteartea: Zaharren egoitzara bisita, eskulanak egiteko (ludotekan elkartuko dira).
- Hilak 28, asteazkena: Karaokea, ludotekan.
- Apirilak 3, asteartea: Zinema emanaldia, pleno aretoan.
- Apirilak 4, asteazkena: Orientazio jolasa, ludotekan.
- Apirilak 5, osteguna: Dantza tailerra, Soinuenean.
- Apirilak 6, ostirala: Zentzumen ginkana, ludotekan.
- Apirilak 7, larunbata: Txarara txangoa, ludotekatik abiatuta.