Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Emakumeen musika aztarnaren bila

Herri Musikaren Jardunaldiak ospatuko dituzte bihar eta etzi, Oiartzunen. Hamazazpigarren ekitaldia izango da aurtengoa, eta emakumeek herri musikan izan duten papera aztertuko dute, Soinuenearen ekimenez

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/03/23
herri musikaren jardunaldiak

[Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda].

Soinueneak —sortu zenean, Herri Musikaren Txokoa— 22 urte daramatza herri musika ikertzen eta dibulgatzen. Ergoiengo egoitzan Euskal Herri osoko musika eta harekin zerikusia duten aspektu guztiak jasotzen daramatzate urte hauek guztiak. Ez dute, baina, eurentzako gordetzen; hala erakusten du euren egoitzan duten museoak. Horrez gain, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte. Horrela gogorarazi du Orkatz Arbelaitz Soinueneko kideak: «Gu, Herri Musikaren Txokotik, Soinueneatik, herri musikaren ingurua ezagutarazten saiatu gara. Herri musika lehengoa edo oraingoa izan daiteke. Horren inguruan, kontzertuak —urtaroro bat, gutxienez— eta ekitaldiak antolatzeaz gain, urtero-urtero jardunaldi batzuk antolatzen ditugu». Urtero —aurten hamazazpigarren aldiz—?herri musikarekin zerikusia duen gairen bat aukeratzen dute, eta aurten emakumeek herri musikan eta sorkuntzan jokatu duten eta jokatzen ari diren papera izango da. «Izan duten eta duten papera ezagutzen saiatuko gara», iragarri du Arbelaitzek. «Emakumeek jokatu duten papera berreskuratzeko lan asko egiten ari dira, esparru askotan, eta Soinuenean ere horri heldu diogu», gaineratu du. Hala ere, ez da emakumeen gaia jorratzeko arrazoi bakarra: «Aldi berean, Soinuenera jende asko hurbiltzen da, emakumeek egindako lanagatik galdezka. Ezin diegu askorik lagundu, ez baititugu lan asko». Orain arte emakumeek musikan izan duten tokiari buruz ez da asko hitz egin, edo bigarren leku batean utzi dela iritzi du Arbelaitzek. Horregatik, hori ikertzen aritu den jendea bilatzen aritu dira, jardunaldietara gonbidatzeko. «Gutxi batzuk hartu ditugu, jardunaldiak asteburu batean ditugulako. Ikerlari ezberdinekin jarri gara harremanetan, eta Oiartzunera gonbidatu ditugu», zehaztu du.

Sei hizlari

Egitaraua zehazten hasita, bihar goizean tailerrak egingo dituzte udaletxeko areto nagusian, (09:30). Lau hizlarik hartuko dute parte: Aingeru Berguicesek, Gurutze Lasak, Oier Araolazak eta Karine Etxeberrik. Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Emilio Xabier Dueñas Soinueneko lantaldeko arduradunak egingo dituzte aurkezpen lanak. Aingeru Berguicesek hartuko du hitza segidan. Emakume panderojolea: patriarkatuan arrakala ponentzia aurkeztuko du. Berguicesek doktoretza tesia aurkeztu zuen EHUn, duela bi urte. 1880 eta 1923 urteen artean Bilbo eta Abandoko Etxetxuko dantzaldiei buruzko lana aurkeztu zuen, eta Bizkaian akordeoiaren hedapena ere jorratu zuen. Ondoren, Gurutze Lasa EHUko gizarte antropologia irakasleak emakumeek XX. eta XXI. mendeko trikitixan izan duten irudikatzeari buruz arituko da. Hirugarren hizlaria Oier Araolaza www.dantzan.eus webgunearen sortzailea, besteak beste, izango da. Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak ponentzia aurkeztuko du. Azkenik, Karine Etxeberri kantari eta ikerlari urepeldarrak sorkuntza eta generoak herri kantagintzan jokatu duen papera aztertuko du.Goizeko hitzaldiak bukatuta, Ibargain elkartean bazkalduko dute (txartelek hamar euro balio dute). 14:00etan jarri dute zita. Arratsalderako beste dibulgazio saio bat egingo dute. Galiziatik etorritako gonbidatuak ere izango dituzte: Carme Campo eta Chus Carames. Arbelaitzek azaldu du zer aurkeztuko duten: «Argazki erakusketa gisako bat badute. Kasu honetan, argazkiak jarri beharrean, diapositiben bidezko aurkezpena egingo dute. Galiziako ikuspuntua zein den azalduko dute, handik bizi duten era ezagutaraziko dute». Iganderako utziko dute alde ludikoagoa. 12:00etan Herri Musikaren Jardunaldiek eta Dantzan Plazan-ek bat egingo dute, Done Eztebe plazan. Dantza-jauziak eta mutxikoak dantzatuko dituzte, Pasai Antxoko Alkarkide txarangak girotuta.

Argazki erakusketa

Ez dira igande goizeko ekitaldi bakarrak izango horiek. Lehenago, 11:00etan, Gari Garaialde argazkilari hondarribiarrak gaur zortzi inauguratu zuen erakusketaren bisita gidatua eskainiko du. Erakusketak Emakumeak maskapean du izena. Euskal Herriko inauterietan —landa eremukoak, gehienbat— emakumeek duten presentzia islatzen du. Hondarribiko eta Irungo alardeak izan ziren Garaialderen abiapuntua. Bi herrien bilakaeraren arteko ezberdintasuna aipatzean, herrien tamaina hartzen da aitzakia gisa, herri txikietan tradizioak aldatzea zailagoa omen delako. Garaialdek Zubietako inauterietan emakume joaldunak modu naturalean parte hartzen ikusi zituenean, gaia jorratzen hasi zen, eta hainbat herrietako ospakizunak jaso ditu bere argazki kameraren foku zorrotzak. Ekitaldietan parte hartzeko, Soinuenera aldez aurretik deitu  (943 49 35 78) edo idatzi behar da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.