Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sorginkerian murgilduko dira Gazte Akelarrean

Ernai eta Aitzina gazte erakunde independentistek Gazte Akelarrea egingo dute Oiartzunen, hilaren 30etik apirilaren 1era. Harremanak sortzeko gune izan nahi du

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2018/03/23

XVII. mendean ez bezala, egunean zehar egindako ekitaldiei emango diete garrantzia Oiartzungo Gazte Akelarrean.

Hirugarren aldia izango da Oiartzunek, Aste Santuko egunetan, gazte erakundeen topaketa nazional bat jasoko duela. Lehenengoa Gazte Topagunea izan zen, 1998an. Bigarrena, berriz, Haikaldia, 2001ean. Ordutik euri asko bota du —batez ere bi ekitaldi haietan—, baina oinordeko bezala izenda daitekeen Gazte Akelarrea antolatuko dute aurten. Hilaren 30etik apirilaren 1era ospatuko dute. Gazte Topagune hura egin zenetik, bi hamarkadaren, mende baten eta milurteko baten aldaketa izan da. Garaiak ere asko aldatu dira. Gorabeherarik izan ez duena momentuan momentuko antolakuntza lanetan dabiltzanen ilusioa da. Ernaiko kide dira Maritxu Oiartzun eta Olaia Matxain, eta Oiartzungo ekitaldiaren antolakuntzan buru-belarri murgilduta daude. «Zortea daukagu aurten eskualdean tokatzen dela; beste ikuspuntu hori bizitzeko aukera da», esan du Oiartzunek. «Askotan turnoren bat betetzera joatea tokatu zaigu, baina aurten zerotik nola hasten den ikusteko aukera dugu. Lan karga da, baina beste alde batetik, harreman berriak sortzen dira, beste konpromiso maila batzuk eskatzen ditu…», gaineratu du. Matxainek nabarmendu duenez, lan hori ez da hiru egunekoa, urte hasieran hasi baitzen, Gazte Akelarrea Oiartzunen izango zela jakitearekin batera. Eskualdeko gazteen artean ilusio berezia sumatu dutela aitortu du.
Oiartzunen izango dela eta, eskualdeko gazteen artean ilusioa sumatu dute
Ernai 2013an sortu zen, eta udaberriro, Aste Santuko asteburuan, ekitaldiren bat egiten dute. Izen aldaketak izan ditu —akelarrea, Gazte Danbada, martxa…—, baina helburua berbera da: gazteen arteko harremanak sustatzeko aisialdi gune bat sortzea. Aurten Sorginkerian dugu independentzia leloa aukeratu dute, akelarreek zuten elkargune izaera konspiratiboa berpizte aldera. Ilusioa eta datak aldatu ez diren arren, formatua aldatuko dute. «Aurten, bereziki, ez zaio hainbesteko garrantzirik eman gaueko eskaintzari. Tailerretan, hitzaldietan eta horrelakoetan zentratu gara gehiago», baietsi du Matxainek. Ekitaldi nagusia larunbateko bazkaria izango da, gazteak gune berean elkartu eta harremanak sortzeko asmoz.

Alternatiben bozgorailu

Gazte Akelarrea esparru askotara iritsiko da, eta esparru asko iritsiko dira bertara. «Askotan esaten da», zehaztu du Oiartzunek, «proiektu eta ekitaldi asko ‘Herritik eta herriarentzat’ egiten direla, eta, uste dut, kasu honetan beteko dela». Eskualdean sortzen diren proiektu alternatiboak ezagutaraziko dituzte, eta adibide pare bat jarri: Errenteria-Oreretako etxebizitza komunitarioa edo Labore Oarso kontsumo kooperatiba. Bigarren horrek izango duen garrantzia irudikatzeko, iazko Gazte Akelarrean bizitakoa gogorarazi du Oiartzunek: «Gauzak aurrera eramateko dauden zailtasunak erakutsi nahi dira. Iaz, adibidez, baserriz baserri joan behar izan zuten janari bila». Ñabardura marraztu du Matxainek: «Horrelako ekitaldietan saiatzen gara burujabetza praktikan jartzen. Laborek, eskualde honetan, ematen digu aukera erraza eta zuzena gai horri heltzeko». Gazte Akelarrean jorratuko dituzten beste hainbat alor ere zerrendatu dituzte: herriko puntu ilunak seinalatzeko tailer bat; internazionalismoaren presentzia; Oarsoaldeko musika taldeen bozgorailua izan nahi dute… Oiartzunek azaldu duenez, gaueko eskaintzari garrantzia handiena emango ez dioten arren, gune guztiak izango dira aberatsak: «Gauekoa bera ere berdintasunean eraikitako gunea izango da, gure artean elikatzeko, eta gure artean zaintzeko. Beti egongo da parrandari garrantzia emango diotenak, edo biak uztartu nahi dituenak, edo dena delakoak». Horregatik, Gazte Akelarrea, egun batzuez bada ere, irudikatzen duten Euskal Herri txiki bat izango da: parekidea, feminista eta euskalduna.
Aurtengo formatua ez da hain masiboa izango, komunitatea trinkotu nahian
Datorren asteburuari begira, oraindik antolaketan ari diren arren, hainbat gauza lotuta dituzte jada. Eta sentsazio positiboak sorrarazten dizkie. Oiartzun: «Jende pila batek zaintza turnoak, oso zailak direnak, edo ordu txikitako txandak oso gustura hartu ditu, eta horrek poz berezi bat sortzen du. Urteetan gora egiten ari diren pertsona asko, gainera, laguntzen ari dira, eta horrek badu bere meritua».

Aurreko ekitaldiak

Matxainek gogorarazi duenez, aurreko ekitaldiak masifikatuagoak izan dira. Aurtengoa txikiagoa izango da, komunitatea landu eta trinkotzeko. Horregatik, Gipuzkoako Ernaik martxa bat egingo du, Gazte Akelarrea hasi baino egun bat lehenago. «Araban, Bizkaian eta Nafarroan ez bezala, Gipuzkoan harremanak ez daude hain saretuta. Donostiako Easo plazatik aterako da martxa, 15:00etan». Lehenengo zatia Errenteria-Oreretaraino izango da. 18:00etan egingo diete harrera, eta gaztetxera igoko dira. Atseden pixka bat hartuta, 20:00etan Belabaratzeko aterpetxera joango dira, eta han gaubela bat egingo dute. Biharamunean, Oiartzun aldera joango dira. Bestalde, bihar, Oiartzunen bertan, motorrak berotzeko festa egingo dute. 19:00etan poteo-ginkana aterako da Pottetik. 21:30ean afalduko dute (sarrerak Sorgin tabernan salgai daude, 7 euroren truke), eta ondorengo gaualdia Urbi Selektah eta Dantzall Soundek pintxatuko dute. Gazte Akelarrerako bonorik eskuratu ez duenak igandera arte dauka aukera. Hausnarketarako edo parrandarako —edo bietarako— gonbita luzatu diete gazteei, Oiartzun txiki utzi nahi dute eta.

[ Gazte Akelarrea 2018 egitaraua ]

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.