Aste honetan alkateordetzetan ez dituzte herritarrak hartuko

Datorren astean eskainiko dute zerbitzua lau barrutietan.

San Pedroko alkateordetza

Herritarrek hilero izaten dute alkateordeekin biltzeko aukera.

Pazko Astean alkateordetzetan ez dituztela herritarrak hartuko jakinarazi du Pasaiako Udalak, eta datorren astean lau barrutietan izango direla iragarri du, ondoren zehazten diren egun, toki eta ordutegietan:
  • San Pedron Nahikari Otermin egongo da, asteazkenean, hilak 11, 19:00etatik 20:30era, alkateordetzan.
  • Trintxerpen Lore Suarezek hartuko ditu herritarrak, asteazkenean, hilak 11, 17:30etik 19:00etara, alkateordetzan.
  • Donibanen, herritarrak hartzen Miriam Cano ariko da: asteartean, hilak 10, 18:00etatik 19:30era, udaletxe zaharreko udalbatza-aretoan.
  •  Antxon Izaskun Gomez egongo da, asteazkenean, hilak 11, 18:00etatik 19:30era,  Azokako 8. aretoan.
Nolanahi ere, iradokizun eta abisuak posta elektroniko bidez helarazteko aukera badela gogorarazi dute, ondorengo helbideetara idatzita:  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.