Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hamahiru domina lortu dituzte pistako txirrindulari oiartzuarrek

Beñat Felipek, Ekain Jimenezek, Ekhiñe Rivasek eta Kattalin Iriondok junior eta kadete mailetako Espainiako Txapelketetan maila bikaina erakutsi dute

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/04/03
txirrindulariak

Euskadiko selekzioak lortu zituen domina gehien [Argazkia: Real Federacion Española de Ciclismo].

Pasa den asteburuan jokatu berri dituzte pistako txirrindularitzako junior eta kadete mailetako Espainiako Txapelketak. Txirrindulari gazteak Tafallako Miguel Indurain belodromoan lehiatu dira, eta Euskadiko selekzioa izan da jaun eta jabe. 30 domina lortu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ziklistek. Horien ia erdia oiartzuarrek lortu dituzte, bakarka, binaka edo taldeka. Beñat Felipe izan da arrakasta gehien eduki duena, lau urre lortu baititu junior mailan. Honakoa izan da duenaren zerrenda: madison proban, Iñaki Muruarekin; scratchean eta abiadurako bakarkako eta taldekako proban. Ekain Jimenezek, berriz, urre eta zilarrezko bina domina eskuratu ditu. Onena izan zen kilometro luzeko erlojupeko proban, eta Feliperekin batera taldekako abiadurako proban gailendu zen. Bakarkako abiadura proban eta keirinen geratu zen bigarren postuan.

Rivas eta Iriondo, bikain

Ekhiñe Rivasek, junior mailan baita ere, brontzezko hiru domina eta urrezko bat lortu zituen. Bakarkako abiadura probaren B finalean eskuratu zuen urrea, eta honako hiru probetan igo zen podiumaren hirugarren mailara: madisonen (Amaia Imazekin batera); puntuazioan eta taldekako abiadura proban. Kattalin Iriondo, berriz, kadete mailako txapelketan lehiatu zen. Besteek ez bezala, metal bakarra lortu zuen, baina ez nolanahikoa: taldekako jazarpen proban onenak izan ziren euskaldunak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.