Pablo Sorozabal Mariezkurrena (Donostia 1897- Madril 1988) musika konpositore donostiarrari tartea eskaini dio Eresbilek bere webgunean.
Pablo Sorozabal Mariezkurrenari tartea eskaini dio Eresbilek bere webgunean.
Pablo Sorozabal Mariezkurrena (Donostia 1897- Madril 1988) musika konpositore donostiarrari tartea eskaini dio Eresbilek bere webgunean. Sorozabalen heriotzaren 30. urteurrena betetzen dela eta erabaki du Eresbilek web orria garatzea musika konpositorearen bizitza eta ibilbidea biltzeko. 128 lanek osatzen duten Sorozabalen katalogoa xeheki gainbegiratu du Eresbilek orria garatzeko garaian. Euskaraz eta gazteleraz kontsulta daiteke
Sorozabalen gaineko informazioa eta biografiarekin batera, lanen zerrenda, obren katalogoa, edizioak eta diskografia kontsulta daitezke.