Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Artea distantziak apurtzeko baliatzen denean

Hiru euskal presoen lanekin atondutako Zorroztarri erakusketa Donibaneko Victor Hugo etxean dago ikusgai.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/04/04
Hiru euskal preso politikoen lanekin atondutako erakusketa ikusgai dago egunotan Donibanen. Zigor Merodio Larraonaren eskulturak batetik, eta Alaitz Areitio Azpiriren zein Yon Troitiño Ciriaren bertsoak bestetik. Horiexek  Victor Hugo etxean egunotan ikus daitekeen erakusketaren osagai nagusiak. Zorroztarri izenburupean, eskulturak, bertsoak eta argazkiak bildu dituzte erakusketan, egileek webgunearen aurkezpenean diotenez, “inposatutako distantziatik istorio bat kontatzeko”. St. Martin de Re espetxean dago preso Zigor Merodio Larraon, Bretainiako Rennes kartzelan Alaitz Areitio eta Murtzian dago preso Yon Troitiño Ciria. Iaz ekin zioten elkarlanari, eta kanpotik ere izan dute laguntza, senide eta lagunena ez ezik, Edu Martinez argazkilariarena. Bilbotar argazkilariak, eskultura bakoitzak oroitarazten duen eszena hautatu eta irudiak hartu ditu, bertsoei euskarria eskaintzeko. Baina egileek gehiago nahi dute, eta erakusketaren ikusleak partaide nahi dituzte, haien ekarpenak jaso eta zabaldu, eta gonbidapena luzatu dute, erakusketaren azken artelana denon artean egin “eta horretarako “argazki, komentario edota bideoak #zorroztarri labelaren bidez konpartitzeko”. Victor Hugo etxera hurbiltzen diren ikusleek, nola ez, izango dute horretarako aukera. Erakusketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, koaderno bat dago bertan mezuak idazteko, eta bideo kamera bat ere jarri dute, mezua grabatu eta helarazi nahi duen pertsona ororentzat eskuragarri. Horrez gain, Zigorrek sortutako egutegiak eskura daitezke borondatearen truk. Juanba Berasategiren omenez Zorroztarri erakusketa zergatik eta nolatan iritsi den Donibanera jakinarazi nahi izan dute, bide batez, Donibaneko erakusketaren antolatzaileek. “Juanba Berasategik Zigorri esana zion bere erakusketa Donibanera ekarriko zuela”, kontatu dute. Zigor Merodio Ander Mujikarekin batera dago preso St. Martin de Re espetxean, eta Mujikari egindako bisita batean adierazi zuen erakusketa Pasaiara ekartzeko asmoa Berasategik. Ezusteko heriotzak, ordea, ez zion zinemagile sanjuandarrari bere asmoa gauzatzerik baimendu, eta orain presoek haren omenez egon nahi izan dute Donibanen. “Omenaldi bat eskaini nahi izan diote modu honetan Berasategiri”, kontatu dute antolatzaileek. Erakusketa hilaren 15era bitartean izango da ikusgai Donibanen, astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:00etara eta igandean 12:00etatik 14:00etara.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.