30.urteurrena ospatuko du aurten Pasaia Kayak-ek

Igandean hasiko dira urteurrenari lotutako ekitaldiak, Eskola Kiroleko proba batekin.

Pasaiako Kayak-ek ospakizun urtea du. 30 urte bete ditu aurten Trintxerpen egoitza duen piraguismo klubak, eta hiru hamarkadetako ibilbide oparoa behar bezala ospatzeko hautua egina dute elkarteko kideek. Igande honetan (hilak 8) hasiko dira urteurrenaren barruko ekitaldiak, 11:00etatik aurrera Trintxerpeko dartsenan antolatu duten Kimuen eta Haurren Mailako Eskola Kiroleko probarekin. Horrez gain, Itsas Kayakeko Euskadiko Kopako proba garrantzitsu bat antolatuko du Pasaia Kayak-ek badian, eta, ziurrenik, baita kayak polo modalitateko Euskadiko txapelketa ere, hilaren 15ean, portu barruan. Lehiaketa horiek guztiak baliatuz jolas izaerako beste zenbait jarduera  antolatuko dituztela iragarri dute. Ekainean eta irailean, hitzaldiak Piraguismoarekin lotutako hitzaldi ziklo bat ere antolatzen dihardute Pasaia Kayak-eko arduradunek, eta iragarri dutenez, mahai inguruetan Pasaiako badiak eman dituen piraguista onenak izango dira. Azkenik erakusketa bat antolatzen ari direla jakinarazi dute eta baita bazkari handi bat ere, irailaren 16rako.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.