'Gabierrota 50 años de lucha' liburua aurkeztuko dute gaur

Txema Arenzana errenteriarrak idatzitako 'AAV Laguntasuna (1968-2018) Gabierrota 50 años de lucha' liburua aurkeztuko dute gaur.

Laguntasuna Auzo Elkarteko kideak.

Txema Arenzana errenteriarrak idatzitako AAV Laguntasuna (1968-2018) Gabierrota 50 años de lucha liburua aurkeztuko dute gaur. Horrekin, laguntasuna Auzo elkartearen mende erdia ospatzeko antolatu dituzten ekitaldiei hasiera emango diete. 19:00etan izango da aurkezpena Xenpelar Etxean, eta  elkartearen historia 300 argazkietan laburbiltzen duen DVD aterako dute argitara. Emanaldiekin, argazki erakusketa, danborrada, omenaldia eta auzo bazkariarekin osatuko du Laguntasunak egitaraua, asteburu honetan zehar. Egitaraua
  • Gaur, osteguna: AAV Laguntasuna (1968-2018) Gabierrota 50 años de lucha liburuaren aurkezpena Xenpelar Etxean, 19:00etan.
  • Etzi, larunbata:  Gabierrota ko Emakume Taldearen emanaldia Evaristo Bozas plazan, 13:00etan.
  • Etzidamu, igandea: 09:00: Txistulariak; 11:00: Meza hildakoen alde erresidentziako kaperan; 12:00: Argazki erakusketa jubilatuen egoitzan; 12:00: Gabierrotako danborrada auzoko kaleetan barrena; 13:00: Auzo elkarteko lehendakariei omenaldia txistulari eta dantzariekin; 14:15: Auzo bazkaria gizarte zentroan musika eta dantzaldiarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.