Sagardo freskoa izango da elkartasun barrikotean protagonista.
Urtero bezala, Karrikako Artaso elkarteak antolatutako barrikotea egingo dute. Datorren larunbatean, hilak 7, jarri dute zita, Elorsoro kiroldegian. 21:00etan hasiko dira afaltzen.
Oraindik txartelik ez daukanak Garmendi txokolategira edo Kastro Berri tabernara jo beharko du. Azkar izan beharko du, ez direlako sarrera askorik geratzen —gazteenen kasuan beste 25 gehiago salgai jarri behar izan dituzte—. Txartel bakoitzak hogei balio ditu, eta ikasle zein langabetuentzako prezioa merkeagoa izango da.