Sartagudako Memoriaren Parkera bisita antolatu du Pikoketa Elkarteak

Parte hartu nahi dutenek, hilaren 13a, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena 943 44 96 84 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Sartagudako Memoriaren Parkearen inugurazio ekitaldia. Argazkia: Ahaztuak

Sartagudako Memoriaren Parkera bisita antolatu du hilaren 22rako (igandea) Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak. Parte hartu nahi dutenek, hilaren 13a, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena  943 44 96 84 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. 2008. urteko maiatzaren 10ean inauguratu zuten Sartagudako Memoriaren Parkea. Milaka lagun bildu ziren inaugurazio ekitaldira, horietako asko 1936ko Espainiako gerran fusilatutakoen senideak ziren. Nafarroako Fusilatuen eta Alargunen Herriko elkarteek abiatu zuten 2002an egitasmoa. Hildakoen 3.420 izenak zizelatuak dituen horma dago parkean, eta Joxe Ulibarrena eta Nestor Basterretxearen obra bana. Nafarroako herririk zigortuena izan zen Sartaguda 1936an. Orotara, 86 lagun fusilatu zituzten; alegia, herriko populazioaren %8.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.