Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

125 urte harmonian Antxon

Aurten 125 urte beteko ditu Pasaiako La Armonia elkarteak. Ekitaldi ugari antolatuko dituzte, tartean Done Jakue Bidea txandaka egitea

Erik Gartzia Egaña
Pasaia
2018/04/06
la armonia pasaia

Pasai Antxoko La Armonia elkarteak osasuntsu jarraitzen du, 113 bazkiderekin.

Pasaia, nahiz eta gaur egun sektoreak momentu onenak bizi ez dituen arren, arrantzari modu estuan lotutako udalerria da. San Pedro eta Donibane izan dira duela mendeetatik itsasotik bizi izan diren barrutiak, baina barruti berrietan ere nabaritu da bere arrastoa. Trintxerpe nabarmendu da, batez ere, baina Antxok ere izan du lotura. Arrantzale ugariren aterpe izan da barrutia; baporea hartu eta itsasora abiatzen ziren marinel andana izan da. Arrantzale haiek familia uzten zuten lehorrean. Babes elkarteak sortzen zituzten, haiei edozer gauza gertatuz gero. Horietako bat izan zen gaur egungo La Armonia elkartea. Hasiera batean Sociedad de Socorros Mutuos La Armonia izena jarri zioten. Euren helburua langileen arteko elkartasuna eta laguntza ematea zen. Gaur egun, aisialdian zentratuta baldin badaude ere, bere estatutuetan hastapenetako garaietatik jasotako oinordetza gordetzen dute, nahiz eta ez duten betetzen: elkarteko kideren bat hiltzen bada, bere senideei bost pezeta eman behar diete. Gipuzkoako bigarren elkarterik zaharrena da Antxoko La Armonia, Donostiako Union Artesana baino hilabete batzuk gazteagoa. Aurten 125 urte beteko dituzte, eta urtemuga berezi hori ospatzeko, tamainako jarduerak antolatu dituzte. Marcos Novo Armoniako kideak azaldu duenez, maiatza eta ekaina bitartean izango da erronkarik handiena. «Jondoni Jakue Bidea egingo dugu, etapaz etapa. Gustatuko litzaiguke jendeak ahalik eta etapa gehien egitea. Asmoa ez da batek bide osoa egitea, baizik eta txandakatzea», azaldu du Novok. Hori bai, esan du kuadrillaren batek bizpahiru etapa egin nahi baditu, libre direla.
Maiatzaren 21ean abiatuko dira Galizia aldera, 27 etapatan bidea egiteko asmoz
Maiatzaren 21ean (astelehena) hasi, eta 27 etapatan iritsiko dira Galiziako hiriburura. Ekainaren 16an bukatuko dute ibilaldia. Bezperarako, Novok esan duenez, Antxotik autobus bat ateratzea gustatuko litzaieke, han elkartu eta azkeneko etapa elkarrekin egiteko. Asteburu horretan afari bat edo festa bat egingo dute elkarrekin, Galizian. Armoniako bazkideek parte hartuko dute, baina herritar guztiei irekita dagoela ohartarazi du. «Zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta errazagoa izango da bidea egitea», baietsi du. «Badaukagu jendea aste bat egingo duela, beste batzuk pare bat, baina gehienok asteburu bat edo asteburu bat eta bi egun gehiago egingo ditugu», jarraitu du. Etapak, gutxi gorabehera, lotuta dituzte, baina antxotarrak —eta nahi dutenak— animatzen dituzte, bertan parte har dezaten. Oreka bat bilatze aldera, etapa gogorrenak asteburuetan antolatu dituzte, eta astegunetakoak leunagoak izango dira, amu gisa. Euren helburua erromesaren txartela lortzea da, aterpetxeetan zigilatuta. Armonia elkarteak gordeko duen oroigarria izango da. Izena eman nahi duenak elkartearen lokaletik pasatu beharko du (Blas Lezo kalea, 3). Bide batez, hilaren 20an beteko dira 60 urte egoitza hori jabetzan erosi zutenetik. Ordura arte lokalez lokal ibili ziren, kokagune finkoa topatu zuten arte. Txangoa izango da antolatu duten ekitaldi nagusia. Horrez gain, jardunaldi batzuk antolatuko dituzte. Oraindik ez dute egitaraua finkatu, baina asmoak zein izango diren argi utzi nahi izan du Novok: «Sukaldari pare bat edo bi ekarri nahi ditugu, hitzaldiak ematera. Ez hori bakarrik: masterclassak ere antolatu nahi genituzke, sukaldari horiekin. Horrez gain, ardo, garagardo eta kaba dastaketak antolatu nahi ditugu». Urrian izango dira ekitaldi horiek, eta antxotarrekin herri bazkaria egiteko ere asmoa daukate. Gainera, Done Jakue Bideko irudiak proiektatzeko beste zita bat jarriko dute.

Barrutian txertatuta

Urtero ez dira 125 urte ospatzen eta urteurrenak merezi duen moduko ekitaldirik egiten. Hala ere, La Armoniak Antxon duen presentzia urte osoan oso zabala da. Elkartearen estatutuetan idatzita dagoenez, barrutiaren intereseko ekitaldietan parte hartu behar dute, edo eurek antolatu. «Herriarentzako onuragarria da, baina baita guretzako ere. Herriko jardunaldietan parte hartzeak bazkideak xaxatzen ditu, eta egun horietan gure elkartea jendez lepo egoten da», azaldu du Unai Martin La Armoniako bazkideak. Ia hutsik egin gabe antolatzen dituzten ekitaldien zerrenda nahiko luzea da. Bazkideen bazkaria; barrikotea; duela bospasei urte hasi zuten emakumeen bazkaria; sanferminetako haurrentzako gastronomia txapelketa; xake txapelketa —1960 eta 1970eko hamarkadetan elkarteak txapeldun asko eman zituen—… Horiek La Armoniak antolatzen dituen ekitaldietako batzuk. Herrietako beste eragileekin batera aritzen dira Antxoberfesten, esaterako. Garagardoa da nagusi festa horretan, baina norbaitek janaria prestatzeko ardura hartu behar du. Sukalde lanetan aritzen dira La Armoniakoak. San Tomas Egunean zein San Fermin Txiki festetan ere parte hartzen dute.
Urrian jardunaldi batzuk antolatuko dituzte, gastronomia ardatz dutela
«Edozer gauza egiteko prest gaude», esan du Novok. «Gu, orain arte, sanferminetako Jai Batzordean egon gara, parte hartzaile moduan. Orain pixkat aparte gara, sekulako lana eduki ohi dugulako. Hori bai, zerbaiten laguntza behar baldin badute, prest gaude emateko». 125 urteko historia luzea izan arren, ez dira asko gordetzen dituzten dokumentu eta argazkiak. Horregatik, norbaitek etxean La Armonia elkartearekin zerikusia duen materialik badu, elkarteko kideei modu batera edo bestera helarazteko eskatu dute. Hori aintzinako dokumentuei dagokienez; aurrera begira, La Armoniak bere historia propioaren orrialdeak idazten jarraituko baitu. Ez dute, baina, orrialde zuririk aurrean, 113 bazkideek badakitelako zer idatzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.