Itsasontzien maketak ikusteko aukera egongo da barrutiko liburutegian; nola eraiki dituzten azalduko dute ostegunetan
Hainbat itsasontziren maketak ikus daitezke astelehenetik aurrera.
San Pedroko jubilatuak ez dira geldirik egoten diren horietakoak. Bada talde bat maketak eraikitzen dituenak. Zehazki, bela, bapore eta gasoileko itsasontzien maketak egiten dituzte.
Hilabete honetan beren lana erakutsiko dute, San Pedroko liburutegian (elkarlanean antolatu dute erakusketa). Astelehenean hasiko da erakusketa. Horrez gain, hilabete honetako ostegunetan (12an, 19an eta 26an) hitzaldiak emango dituzte, maketa horiek nola eraiki dituzten azaltzeko.