Atlantikaldia zure proposamenen zain dago

atlantikaldia2017

Iazko Atlantikaldiaren irudietako bat.

Irailaren 20tik 23ra egingo dute aurtengo Atlantikaldia, bosgarrena. Bertako programazioa herritarrek aberasten dutela jakinik, horiek proposamenak helarazteko epea zabaldu dute itsas jaialdiaren arduradunek, hilaren 9tik maiatzaren 11ra. Errenteriako Udalak errenteriarren ideia eta nahiekin osatu nahi du egitaraua. Horiek bidaltzeko bidea zabalik du Atlantikaldiak. Jaialdiaren webgunean txokoa dago, ideia eta horren dokumentazioa online aurkezteko. Behin Atlantikaldiak proposamenen balorazioa egin eta gero, igorleekin harremanetan jarriko da antolakuntza batzordea maiatzaren 9tik ekainaren 9ra. Webgunean dagoena baino informazio gehiago behar duenak, posta elektroniko bat bidal dezake argibide eske. Proposamenak baloratzeko honako irizpideak adostu ditu antolakuntza batzordeak:
  • Urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots; berritasun bat barneratzea.
  • Parte hartzea sustatzea, eragile ezberdinen elkarlanetik sortutako ekinaldia izatea.
  • Itsasoa ardatz hartuta sortutako jarduera izatea eta aldi berean kaletarra, topagune izateko.
Atlantikaldiaren aurtengo leloa Itsas korronteak da. Horren harira, behean, HITZAk aurretik egindako albistea.

“Itsas korronteek ekarriko dute Atlantikaldia”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.