Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ehunka lagunek adierazi diete babesa Errazkini eta Intxaurrandietari Azpeitian

Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini babesa emateko manifestazioa egin zuten larunbat arratsaldean Azpeitiako kaleetatik zehar.

oarsoaldea
Lezo
2018/04/09
azpeitia1

Larunbateko manifestazioaren irudi orokorra.

Urola Kostako Hitzatik hartutako informazioa Apirilaren 12ko epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu ziren larunbat arratsaldean Azpeitian, Iñaki Errazkin  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu ohi azpeitiarrari eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohi lezoarrari elkartasuna erakusteko eta “errauskailuak alternatibak badituela aldarrikatzeko”. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, lau haizetara zabaldu nahi izan zuten elkartasun mezua. 2013an Zubietako errauste planta geldiarazteagatik epaituko ditu Errazkin eta Intxaurrandieta Madrilgo Kontu Auzitegiak hilaren 12an. Erabaki horrek eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) –gaur egun EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa–, eta horrenbestez, 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra eskatzen dute bi auziperatuentzat.

Ainhoa Intxaurrandietari OARSO BIDASOKO HITZAn egindako elkarrizketa.

Duela hilabete hasi ziren larunbateko mobilizazioa antolatzen, eta bi auzipetuenganako elkartasun aldarriak Azpeitian “babes zabala” izan duela azpimarratu zuten haren sustatzaileek. Hain zuzen, herri horretako hemezortzi taldek babestu zuten manifestazioa. Errazkini eta Intxaurrandietari egin nahi dietena “larria” dela uste dute denek: “Larria da egin nahi dutena, larria da egiten ari direna. Kaleak hartu eta presioa antolatzea beharrezkoa sentitu dugu egoera honen aurrean”. Horregatik, kalera irten ziren larunbatean, Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna, alternatibak badaude lelopean. 18:30ean hasi zen mobilizazioa Azpeitiko plazatik, eta leku berean amaitu zen. Bertan hitza hartu zuen herri mugimenduko kide batek, mobilizazioa babestu zuten eragile guztien izenean.

Ainhoa Intxaurrandieta eta Errazkini babesa agertu diete ere Lezon.

Haien ustetan “eredu kapitalistak alternatibak izan ditzakeela erakustea” zigortu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak: “Errauskailuaren atzean itzeleko interes ekonomikoak egon dira hasieratik, eta interes ekonomiko horien atzean enpresari, politikari, banku eta komunikabide boteretsuak daude. Horien guztien interesak kolokan jartzea epaitu nahi du aldundiak”. Manifestazioaren deitzaileek uste dute “gizarte ereduen arteko talka” dagoela hondakinen gatazkaren jatorrian: “Alde batean daude kapitala metatzea helburu nagusi dutenak, horretarako natura ustiatu eta pertsonen osasunari kalteak eragiteko erreparorik ez duten horiek guztiak. Aurrean gauzkate gu, lurra eta bizitza erdigunean jarri nahi ditugunak, hondakinen kudeaketa zentzuzko bat aldarrikatzen dugunak”. “Errauskailuak baditu alternatibak” larunbateko mobilizazioaren deitzaileen aburuz. Izan ere, adierazi dutenez, “Gipuzkoako hainbat herritan lortu diren birziklapen tasek erakusten dute posible dela hondakinak beste modu batera kudeatzea”. Baina “hondakinen kudeaketa eraginkor eta zentzuzko bat lortzeko” herritarren eta erakundeen “konpromisoa areagotzea beharrezkoa” dela azpimarratu dute. Horregatik, “errepresioaren forma ezberdinen aurrean elkartasuna antolatuz, eta aldaketarako indarra eginez” jarraituko dutela adierazi dute. Errauskailua gelditzeko erabakia “bururaino” eraman zutelako bi auzipetuei eskerrak emanez bukatu zuten hitzartzea herriko eragileek. Hartutako erabakiaz “harro”
azpeitia2

Errazkin eta Intxaurrandieta, manifestazioa bitartean.

Errazkinek eta Intxaurrandietak ere hartu zuten hitza, Azpeitian elkartu ziren ehunka lagunek txalo zaparrada artean. Jaso zuten babesaz jabetuta, hunkituta eta “egindakoaz oso harro” agertu ziren biak. GHK-ko lehendakari ohia izan zen hitza hartzen aurrena: “Egindakoaz oso harro gaude, berriro eta mila aldiz egingo genuke berdina, argi genuelako hori ez zela bidea. Errauste planta kaltegarria zen gipuzkoarrontzat eta hori ezin genuen onartu. Zuen babesarekin eta indarrarekin, Madrilen esango dugu herritarrok dugula boterea. Botere hori erabili genuen kaltegarria zen azpiegitura bat galdetzeko. Zuen babesarekin indartsu, burua tente, irrifarrearekin eta borrokan jarraituko dugu”. Ingurumen diputatu ohiak, hasteko eskerrak eman zizkien elkartu ziren pertsona guztiei. Errazkinen hitzetan Foru Aldundiaren xedea izan da beren aurka egin dutenei eskarmentua ematea: “Guk herri mandatu bat bete genuen. Horretarako jarri gintuzten, horretarako aurkeztu ginen. Ardura instituzionalarekin alternatibak eraiki nahi genituelako, benetako aldaketa politikoa egin nahi genuelako. Hau ez da erraustegiaren inguruan sortutako zerbait. Aurreko legealdian oso urduri jarri ziren guk hartutako zenbait erabakirekin. Orain, eskarmentua eman nahi digute”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.