Lezoko karteladan, Altsasuko gazteen alde

Larunbatean Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa egingo dute Iruñean. Autobusa antolatu dute bertara joateko. Tiñelun eta Txerrimuñon daude zerrendak.

Lezoarrak Saldise plazan, Altsasuko gazteen alde.

Ostiral arratsean egin zuten Lezon, ostiralero bezala, euskal preso eta iheslarien aldeko kartelada. Bertan, Altsasuko gazteen aldeko jarrera agertu zuten, preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeaz gain. Izan ere, hilaren 14an (larunbatean) manifestazioa egingo dute Iruñean (Golem zinemetatik, 17:30ean), Altsasuko gazteak aska ditzatela eskatzeko. Lezotik autobusa antolatu dute: Tiñelun eta Txerrimuñon daude izena emateko zerrendak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.