Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bretainiako 'korrika'-ra, Oiartzundik autobusez

Oiartzun-Karaez komiteak eta AEK-k, udalaren laguntzaz, Redadegen 11. ekitaldira bidaia antolatu dute, maiatzaren 8tik 13ra

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/04/09
redadeg oiartzun

Oiartzungo hiru eragilek lekukoa eramango dute, beste hainbeste kilometrotan.

Bada Euskal Herria mundu mailan erreferente den arlo bat —gutxienez—: hizkuntza propioaren aldeko ekimenak sortzen. Korrika lasterketaren eredua hainbat herrialdeetara esportatu da, tartean Bretainiara.

Orain dela hamar urte egin zuten, lehen aldiz, Redadeg, Korrikaren formatu bera duena. Lehenengo urte hartan 600 kilometro egin zituzten, eta aurtengoan 1.800 izango dira. Dimentsio handia hartu bretoieraren aldeko lasterketak, eta 24 orduz aritzen dira lasterka, etengabe. Aurten Kemperren (Quimper) hasiko da, maiatzaren 4an, eta Plougernen (Plouguerneau) bukatuko da, maiatzaren 12an.

Asteburu pasa

Bi hamarkada baino gehiago dira Oiartzun eta Karaez (Carhaix) senidetu zirela. Bi herrialdeen arteko loturak indartzeko lanean jarraitzen dute. Esaterako, duela gutxi hainbat ikasle bretoik Oiartzun bisitatu zuten. Hezkuntzan ez ezik, hizkuntzan ere eragin nahi dute, eta horregatik, Redadegera joateko autobusa antolatzen ari dira Oiartzunen. Oiartzun-Karaez Senidetza Taldea eta AEK ari dira buru belarri lan horretan, udalaren babesarekin. Maiatzaren 9an (asteazkena) irten nahi dute Oiartzungo biblioteka ondoko geltokitik (22:00etan aterako da autobusa), hil horren 13an bueltatzeko. Arrazoizko prezioa jarri diote: 50 euro. Bidaia, lotarako aterpea eta gosaria sartuko dira prezioaren barruan. Lotarako lekuak hango diwanekin —bretoiera hutsezko eskolak— lotu dituzte. Oiartzuarrek lehentasuna izango dute, eta gainontzekoek baino lehenago izena emateko igandera arteko —hilak 15— epea izango dute. Deialdi irekia hurrengo egunean hasiko da, hilaren 30era arte. Izena emateko Oiartzungo udaletxetik pasa daiteke, edo e-posta bidez idatzi. Helburua azkeneko etapetan parte hartzea izango da, Brest hiriaren inguruan. Bai AEK-k, bai Oiartzun-Karaezek, baita udalak ere beren kilometroa erosi dute, eta bertan parte hartuko dute. Inguruko hainbat eragilerekin hitz egiten ari dira, kilometro gehiago erosteko. Kilometroen salmentan ez ezik, Redadegek badu Korrikarekin beste zerbaitetan antza: abestia dutela. Ez du Xabier Saldiasek abesten, baina erritmo karibetarrek segituan harrapatzen dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.