Oiartzungo Udalak jakin nahi du zer motako iritzia duten herritarrek; proposamenak jaso eta horiek martxan jartzea da helburua
Oiartzungo Udalak inkesta bat jarri du martxan, oiartzuarrek bete dezaten. Udal erakundeak dituen komunikazio tresnak (udal aldizkariak, webgunea, panelak, sare sozialak eta abar) ebaluatu beharko ditu inkesta egiten duenak.
Inkesta betetzeko google dokumentu bat jarri dute sarean (
hemen esteka). Helburua da herritarren iritziak jasotzea, eta bildutako iradokizunekin, balizko hobekuntzak egitea eta norabide bat zehaztea.
Udalak aldez aurretik eskertu die herritarrei inkesta betetzeko saiakera. Galdetegia ez da oso luzea; 5-10 minutu besterik ez dira behar betetzeko.