Ainhoa Intxaurrandieta lezoarra eta Iñaki Errazkin azpeitiarra ostegunean epaituko dituzte Madrilgo Kontu Auzitegian, errauste planta geldiarazteagatik.
Errazkin eta Intxaurrandieta, larunbateko manifestazioa bitartean.
Ostegunean (apirilak 12) epaituko dituzte Madrilen Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohi lezoarra, eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu izandako azpeitiarra Madrilgo Kontu Auzitegian. Euren kontra, egungo GHK-k jarritako salaketa aztertuko dute, 2013an errauste plantaren lanak geldiarazteagatik. Erabaki horrek eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi du GHK-k –gaur egun EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa–, eta horrenbestez, 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra eskatzen dute bi auziperatuentzat.
Lezoarrari eta azpeitiarrari babesa adierazteko, ostegunean bertan, elkarretaratze zaratatsuak egingo dituzte Gipuzkoako herrietan, tartean, Oarso Bidasokoetan. Hala, Lezon, 19:30ean bilduko dira Gurutze Santuaren plazan EH Bilduk deituta. Gainontzeko herrietan 20:00etarako egin dute deia, plaza nagusietan, kasu horietan Gipuzkoa Zutik plataformak deituta. Zarata egiteko gailuak eraman ditzatela eskatu diete mobilizazioetan izango direnei.
Aurretik elkartasun keinuak jaso dituzte bi auzipetuek, horien artean
larunbatean Azpeitian egindako manifestazioa, edo
Lezon hainbat hautetsi eta hautetsi ohik egindako agerraldia.