Kizkitza Arozena sexologoak emango du sexu hezkuntza tailerreko hirugarren saioa, bihar arratsaldean, eskolako mediatekan
Elizalde Herri Eskolako guraso tailerra oporretan hartutako atsedenetik bueltatu da. Bihar bertan egingo dute hurrengo saioa. Sexu hezkuntza zikloaren hirugarren saioa izango da, eta aurreko bietan bezala, Kizkitza Arozena sexologoa ariko da gidari lanetan. Sexu identitatearen finkapenari buruz ariko da.
Elizaldeko gurasoek adierazi dutenez, saioa oso interesgarria eta lagungarria izango da. Eskolako gurasoak animatu dituzte, bihar —hilak 13— ikastetxeko mediatekara ager daitezen. 16:45ean hasiko da tailerra, eta ordu eta erdi iraungo du. Bitartean haurrentzako zaintza zerbitzua egongo da, psikomotrizitate gelan.