Elkanoren 'Victoria' ontziaren erreplika Albaolan eraikiko dute

Albaolako buru Xabier Agotek adierazi duenez ikerketarekin hasiak dira jada eta urte bukaeran hasiko dira eraikitzen.

Geoparkeak Unesco Albaola

Aurten bisitarien marka guztiak hautsi ditu kultur faktoriak.

2020. urtean uretaratu nahi du Albaolak  San Juan galeoia, ahal dela Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren aldian, baina itsas faktoriaren orain arteko proiekturik handiena, izango du ordurako segidarik. Hala baieztatu du gaur Albaolaren presidente Xabier Agotek, Elkano munduari bira emateko erabili zuen Victoria ontziaren erreplika Pasaian eraikiko dutela baieztatuz. Agotek aurreratu duenez, ikerketarekin hasiak dira jada, eta urte bukaerarako hasi nahi dute ontzia eraikitzen. Albaolarentzat “oso berri pozgarria” dela adierazi du Agotek, eta proiektuaren sustatzaileak beraiek izan direla  gaineratu du, hurrengo proiektuan orain arteko bidelagunak izango dituztela gaineratuta. Erakunde publikoen laguntza ez ezik, enpresa pribatuena eta faktoriako bisitarien ekarpenak eskertu ditu Alboalako buruak. Euskal marka %100 Victoria ontziaren eraikuntzaren bitartez, Albaolak euskal itsas ondarea haizatzen jarraitzeko asmoa du. Izan ere, Agotek nabarmendu duenez, marinel getariarraren balentria ez baita munduan merezi bezala ezaguna. “Victoria ontzia eredugarria da mundu mailan, eta Elkano munduari buelta eman zion lehen gizakia izanik ere, nazioartean ez da bat ere ezaguna”, gaineratu du. Victoria ontzia “%100ean euskal marka” dela nabarmendu du bide batez Agotek, berriki jakin dutelako “munduari bira eman zion espedizioan parte hartu zuten bost itsasontzietatik gutxienez hiru jatorri euskalduna” zutela.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.