Maialen Oiartzabal, oinak elurretan dituen txapelduna
Maialen Oiartzabalek bigarren aldiz lortu du Espainiako Txapelketa, Eski Akrobatikoan. Lortutakoari eta etorkizunari buruz aritu da eskiatzailea
Hankan lesioa izan nuen 2016ko udan, eta jarraitu edo ez erabaki behar izan nuen; gogor entrenatzen hasi nintzen berehala.Zerekin topo egingo zuen jakin gabe, Sierra Nevadara abiatu ziren segidan. Veni, vidi, vici. Podiumeko koskarik altuenean amaitu zuen lehia. Estreinako denboraldia atzean utzita, serioago entrenatzeari ekin zion. “Hankan lesioa izan nuen 2016ko udan, eta eskiaren munduan jarraitu nahi nuen edo ez erabaki behar izan nuen momentu hartan”. Jarraitu egin nahi zuen berak. “Eta gogor entrenatzen hasi nintzen berehala. Belauna indartzeko ariketak egiten hasi nintzen, prestatzaile fisiko batekin”. Garai batean bezala Frantziara joan beharrean, Andorrara joaten hasi dira orain. “Eta oso leku ona da hobekuntza lortzeko; maila guztietarako eskaintza dago han”. Astebururo Andorraraino joatea ezinezkoa denez, Oiartzabalek eta senideek denbora tarte luzeak hartzen dituzte entrenatzera joateko; Gabonetako oporrak, zubiak… Txapelketetan modu ofizialean parte hartu ahal izateko, talde baten ordezkari gisa joan behar izaten du Oiartzabalek. Iaz, Lucas Egibar snowboardcrosseko kirolariaren aitak sortutako taldeak hartu zuen babespean, eta talde propioa sortu dute aurten: Oiarmendi. Izenak aditzera ematen duen bezala, etxean sortutako taldea da. Ez daukate babeslerik, eta gurasoek laguntzen diete bai Maialeni eta baita anaia Pauli ere. “Honetan hasiberriak gara gu, eta oraindik ez daukagu deus. Datorren urtera begira, ea Andorra inguruan zerbait egiten dugun, baina oraindik gauza asko dauzkagu hitz egiteko”. Entrenamenduetan ez ezik, lehiaketetan ere jauzia egin du oiartzuarrak: aurten lehen aldiz aritu da Europako lehiaketetan. Puntuak pilatuta, Eslovenian jokatu zen Europa mailako txapelketa batean parte hartu ahal izan zuen. Etorkizunerako baliagarriak izango dira, gainera, puntu horiek: “Balio berbera dute puntu horiek guztiek. Hau da, Europako lehiaketetan parte hartzeko lortu ditudan puntu horiek munduko txapelketetan edo Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko ere balio dute”. Hori bai, kexu agertu da txapelketetan, oraindik ere, arrakala dagoelako mutilek eta neskek jasotzen dituzten sarien artean.
Hasiberria naiz, eta, Europan lehiatu naizen arren, asko entrenatu eta beharra daukat oraindik.2022an Pekinen jokatuko dituzte Neguko Olinpiar Jokoak. Urruti ikusten du data hori, eta ez daki hara iristeko gai izango den, baina badaki zer egingo duen: “Hasiberria naiz, eta, nahiz eta Europa mailan lehiatu naizen, asko dut ikasteko; entrenamendu asko behar ditut. Sona handia daukate Neguko Olinpiar Jokoek, eta ametsa da kirolari askorentzat”. Datorren abendura arte ez dago lehiarik, eta udan Alpeetara joango da entrenatzera, elur abstinentziari aurre egiteko.