Kontxako badian lehiatuko da estropada, 12:30ean.
Kontxako badian lehiatuko dira bihar traineruak, eguerdian.
Estropada batekin ospatuko dute bihar Donostian Gipuzkoako Kofradiaren mendeurrena eta han izango dira traineru pasaitarrak, puntako beste ontziekin lehian.
Kontxako badian lehiatuko da estropada, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak jakinarazi duenez, Eusko Label Ligako estropada eremu berean. Gurutze Gorriaren parean kokatuko dituzte irteera eta helmuga.
Estropada hiru txandatan lehiatuko da. Lehen txandan Zarautz, Mutriku eta Getaria lehiatuko dira; bigarrenean, Zumaia, San Pedro eta Donostiarra eta hirugarrenean, San Juan, Orio eta Hondarribia.