Udalekuetarako begiraleak kontratatuko dituzte

Interesdunek hilaren 23tik maiatzaren 3ra bitartean eman dezakete izena.

Udaleku irekiak

Pasaiako Udalak urtero antolatzen ditu udaleku irekiak, uztailean.

Pasaiako Udalak uztailerako antolatu dituen  udaleku irekietan begirale izateko izen-emate epea irekiko du hilaren 23an, astelehena, eta interesdunek maiatzaren 3ra arteko epea izango dute izena emateko. Udalekuetako hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak ondokoak dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta merituak ere baloratuko zaizkie. Berritasunak Aurten izena emateko modua aldatuko du udalak. Izena emateko orriak eta informazioa orain arte Gazteria Sailean eskuratzen ziren; aurrerantzean, aldiz, HAZ bulegoetan edo udalaren webgunean eskuratuko dira. Horrez gain, izena emateko sistema berria erabiliko dute: dokumentazioa paperean entregatu beharrean, hautagaiek Internetez emango dute izena. Hautagaiek maiatzaren 11n egingo dute proba, 18:00etan,  Udal Euskaltegian (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe).  45 minutu inguruko talde-dinamika bat osatu beharko dute. Proba gainditzen dutenek oinarrizko prestakuntza ikastaro batean hartu beharko dute parte. Ikastaroa ekainaren 8an eta 9an izango da Arrokaundieta gazte aterpetxean, eta ezinbestekoa izango da  parte hartzea.
HAZ bulegoak:
  • Donibanen, Donibane kalea, 19;
  • Trintxerpen, Euskadi etorbidean dagoen Alkateordetzan;
  • Antxon, Hamarretxeta, 24.
HAZeko telefonoa zenbakia: 943 344 034. Jendaurreko ordutegia: 08:00etatik 14:00etara.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.