Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errepublikaren baloreak iraungitu ez direla aldarrikatu dute

Pikoketak deituta, errepubikaren aldeko ekitaldia egin dute, II. Errepublikaren 87. urteurrenean; Maite Hernandezek jaso ditu banderak

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2018/04/14
apirilak 14 pikoketa 2018

Maite Hernandez Martinek, banderak jasotzeaz gain, lore sorta jaso du, Jesus Aizpuruaren eskutik.

Orain dela 87 urte, Eibarren, aldarrikatu zuten II. Errepublika. Urtero bezala, Pikoketa Oarsoaldeko errepublikazaleen elkarteak ekitaldia egin du Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Xumea izan da, baina emozioz betetakoa. Ekitaldia hasi baino lehenago, soinu banda errepublikazaleak girotu du herriko plaza nagusia: En la plaza de mi pueblo, Riegoren ereserkia, Internazionala… Dena prest zegoenean, lehenik eta behin, Pikoketako bi kidek, euskaraz eta gazteleraz, 1936ko Gerra —eta ondorengo errepresioa— pairatutako Antonio Prior eta Miren Mendarte gogorarazi nahi izan dituzte. Iazko abenduan hil zen Prior, eta Mendarte pasa den hilabetean. Omenaldi txiki bat egin nahi izan diete, eurei biei, baita ere urte luzez errepublikaren kausa bizirik mantentzen duten horiei. Errepublikaren baloreak aldarrikatu dituzte, baina ez nostalgiatik, baizik eta gaur egunerako balio duen estatu eredu onena dela iritzi dutelako. “Errepublikan sinesten dugu, pertsona libreak izango dituena, ustelkeriarik gabekoa, jendearen aldekoa. Demokratak garelako egiten dugu errepublikaren alde”, esan dute Pikoketako kideek. Horrela, errepublikak inoiz baino zentzu handiagoa duela berretsi dute, eta antolamendu politiko horren balore batzuk zerrendatu dituzte: “Herritarren duintasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, plurinazionaltasunaren errespetua, garapen iraunkorra bermatuko duena, lan eta gizarte eskubideak bermatuko dituena, laikotasuna…”.

Alabergarra, omenduta

Ondoren, Maite Hernandez Martinen txanda izan da. 1934an jaio zen, eta ibilbide luzea egin du —egiten ari da— emakumeen mugimenduan zein bere auzokoan (Alaberga). Bera izan da II. Errepublikaren hiru koloredun bandera zein ikurriña jasotzeko ardura izan duena, txalo artean. Hunkituta, bertaratu direnei muxuak eskainiz igo ditu bi banderak mastaren goiko alderaino. Jesus Aizpurua militante beteranoak lore sorta bat eman dio Hernandez Martini. Loreen koloreak, noski, gorri, hori eta moreak ziren. Eta poteoaren ordua zenez, patata tortilla pintxoekin eta sagardo tragoxkekin bukatu dute gaurko ekitaldia.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Apirilak 14. Pikoketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.