Kenpo Kaiko txapelketa nagusian parte hartuko du hilaren 26tik 28ra, Budapesten; udalak txapelarekin berriro bueltatzeko animoak eman dizkio
Jexux Leonet alkateak animoak eman zizkion Isasari, oiartzuar guztien izenean.
Alain Isasa Honbu Kirol Elkarteko senseiak Kenpo Kaiko Munduko Txapelketan parte hartuko du, beste behin. Hilaren 26tik 28ra ospatuko dute, Budapesten. Lehiaketa nagusira joan aurretik, Oiartzungo Udalak harrera egin dio Isasari, animoak emateko. Duela bi urte bezala, urrezko domina Oiartzunera ekartzeko opa zioten atzo arratsean, udaletxean.
Isasa ez da bakarrik egongo Hungariako hiriburuan. Berarekin batera, Honbu elkarteko beste bederatzi kide joango dira haraino, harmailetatik indarra ematera.