Kizkitza Arozena sexologoak homosexualitateari eta transgenerotasunari buruzko zalantzak argituko ditu, ikastetxeko mediatekan

Transgenerotasuna da sexu tailerrean landu duten gaietako bat.
Elizalde Herri Eskolako guraso taldeak antolatutako sexu hezkuntza tailerrak bihar, hilak 18, izango du azkeneko saioa. Orain arteko hiru saioetan ikasitakoa praktikan jarriko dute, Kizkitza Arozena sexologoarekin. Homosexualitateari eta transgenerotasunari buruz egon daitezkeen zalantzak argituko ditu bihar arratsaldeko saioan. Egoki ikusiz gero, beste saio bat gehiago antolatzea erabakiko dute bihar.
Ikastetxeko mediatekan izango da tailerraren laugarren saioa. 16:45ean hasiko da, eta bitarte horretan, haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko dute, psikomotrizitate gelan.