Julio Soto eta Iker Zubeldia, Tiñeluko bertso afarian

Tiñelu elkartean larunbatean egingo dute bertso afaria, 21:30ean hasita. Txartelak Tiñelu bertan eros daitezke, 20 euroan.

soto.zubeldia

Julio Soto eta Iker Zubeldia. (Argazkia: Maxixatzen(.

Hilaren 21ean (larunbata) bertso afaria egingo dute Lezoko Tiñelu elkartean. Bertsoak jarriko dituztenak Julio Soto eta Iker Zubeldia izango dira. Gainontzeko guztia, giroa barne, lezoarren esku. 21:30ean hasiko da. Txartelak Tiñelun bertan daude salgai, 20 euroan. Nahi duenak, menu begetarianoa eskatzeko aukera du 626 146 639 telefono zenbakira deituz (bestelako gaiak ere argi daitezke hara deituta).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.