Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur eskola publikoak, euskaldunak eta kalitate gorenekoak

Maiatzaren 2tik 11ra arte izango da zabalik Errenteria-Oreretako Uztargi (Alaberga) eta Goialde (Agustinak) Haur Eskola Publikoetan izena emateko epea.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/19

Etxenike, Lopez de Etxezarreta eta Zaragozano Utzargi haur eskolaren kanpoaldean.

Maiatzaren 2tik 11ra arte izango da zabalik Errenteria-Oreretako Uztargi (Alaberga) eta Goialde (Agustinak) Haur Eskola Publikoetan izena emateko epea. Horrela jakinarazi dute Garazi Lopez de Etxezarreta Hezkuntza zinegotziak, eta Itsaso Etxenikek eta Nere Zaragozanok, Goialde eta Uztargi Haur Eskoletako koordinatzaileak, hurrenez hurren, gaur egin duten agerraldian. Maiatzean zabalduko dute izena emateko epea, baina aurretik, hilabete honetan bertan (hilaren 24ean) ate irekien jardunaldia egingo dute biek 16:30etik 18:00etara interesa duten 0 eta 2 urte arteko haurren gurasoek bi haur eskolak eta bertan lanean ari diren profesionalak ezagutzeko, lehen eskutik. Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera, 0-1 urtekoen gelan zortzi haur dituzte, eta 1-2 urtekoen gelan, hamahiru. Goialde haur eskolan bi gela dituztela azaldu du Etxenikek, “etxeko giroa, familiartekoa bermatzen dugu bertan”. haur eskola ondoan aparkatzeko arazorik ez dela izaten gaineratu du, “eta hortaz, gurasoek ez dute presaka ibili behar, autoan joaten badira ez dutelako arazorik izaten hura uzteko”. Hezitzaileak etengabe formatzen ari dira bi haur eskoletan, eta haurren mugimendu librea errespetatzen dute. Bazkaria etxetik eraman dezakete gurasoek haurrarentzat, edota eskolak eskaintzen duen catering zerbitzua erabili. Uztargik, berriz, bost gela ditu, baita belarguneak ere eta Goialden bezala, “haurraren ongizatea” dutela lehentasun zehaztu du  Zaragozanok. Aparkatzeko erraztasunak agian ez, baina sukalde badu Uztargik, ez nolanahikoa gainera. Sukaldaria egunero izaten da bertan eta janari ekologikoa prestatzen du. Aurreko urteetan bezala, Errigoraren kanpainarekin bat egin, eta bertan eskaintzen duten olio ekologikoa erosi du Uztargik urte osoko haurren bazkariak prestatzeko. Ordutegia bietan 07:30etik 17:00etara da. Bietan euskaldunak dira langile guztiak, bai hezitzaileak, baita sukaldaria ere Uztargiren kasuan, “hizkuntza oinarrizkoa delako guretzat”, eta “kalitate ona” nabarmendu du Lopez de Etxezarretak. Uztargin zein Goialden bi hezitzaile daude etengabe haurrekin, eta horiek dira haurrei jaten ematen dietenak eta lotarazten dituztenak. Lopez de Etxezarretak,  Etxenikek eta Zaragozanok gurasoak herriko haur eskolen alde egitera animatu dituzte: 22017an jaio diren 334 haurren etxeetara bidali du esku. orria udalak, gurasoek Uztargi zein Goialde  haur eskolen eskaintza zuzenean ezagutu dezaten. Zerbitzu publikoak dira, euskaldunak eta kalitate ona bermatzen dutenak”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.