2018/4/19

Gaztaño eta Igantziren txanda

Herri batzarrak egiten jarraitzen du udalak, eta Galtzaraborda, Zamalbide eta Fanderian izan ondoren, Gaztaño eta Igantziren txanda helduko da datorren astean.

Merkabonoekin, 10 euro opari

Bezeroek 30 euroko erosketa bonua erosi eta 40 euroko erosketengatik trukatuko du, hau da, 10 euro jasoko ditu opari erosketak egiteko herriko saltokietan.

Bizikletaren Eguna

Bizikleta garraiobide gisa bultzatzeko iniziatibak aurkeztu dituzte

Bizikletaren Munduko Eguna da gaur, eta ospakizuna baliatu dute Pasaia-Arditurri bidegorrian lehen kartel informatiboa jartzeko.

olatz mitxelena
Apirileko odol ematea oiartzun

Apirileko odol ematea datorren asteartean egingo dute

Anbulatorioan elkartuko dira, arratsaldez, odola emateko; odol emaileen elkarteak emale berriak beharrezkoak direla esan du

errenta aitorpena

Errenta aitorpena egiterakoan ere, euskararen aldeko apustua

Errenta aitorpena euskaraz egiten duten herritarren kopurua handitu nahi du Lezoko Udalak eta horren harira, aurten ere, kanpaina berezia egingo du.

2018ko xanistebanak

2018ko xanistebanak prestatzeko lehen aldiz bilduko dira

Hilaren 26an, osteguna, bilduko da, aurten lehenengo aldiz, Xanistebanetako Jai Batzordea; antolaketan parte hartu dutenak

uda 2018 kirol kanpaina

Udan freskatzeko errezeta aurkeztu diete haur eta gazteei: kirola egitea

Aurreko zazpi urteetan bezala, Oarsoaldeko lau udalerrietan udan kirol eskaintza egongo da; maiatzaren 2an irekiko dute 35 jardueretan izena emateko epea

Haur eskola publikoak, euskaldunak eta kalitate gorenekoak

Maiatzaren 2tik 11ra arte izango da zabalik Errenteria-Oreretako Uztargi (Alaberga) eta Goialde (Agustinak) Haur Eskola Publikoetan izena emateko epea.

Ikuskizun batekin agur esan dute ikasle herbeheretarrek

Gaur itzuliko dira etxera Pasaia-Lezo Lizeoan eskola trukean izan diren ikasleak.

olatz mitxelena

Atzera ala aurrera, gaur erabakiko dute

Touringeko bazkideek ezohiko batzarra izango dute gaur 19:30ean hasita Reina aretoan zentsura mozioa aztertzeko, eta klubaren etorkizuna erabakitzeko.

san marko igoera 2017 xabier lukin

San Markorako Igoera mendi lasterketa egingo dute igandean

11,6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek Herriko plazatik 10:00etan abiatuta, eta Bizarain mendian amaituko dute.

Gehiago