Gaztaño eta Igantziren txanda

Herri batzarrak egiten jarraitzen du udalak, eta Galtzaraborda, Zamalbide eta Fanderian izan ondoren, Gaztaño eta Igantziren txanda helduko da datorren astean.

Igantzin aurretik egindako batzar bat.

Herri batzarrak egiten jarraitzen du udalak, eta Galtzaraborda, Zamalbide eta Fanderian izan ondoren, Gaztaño eta Igantziren txanda helduko da datorren astean. Hilaren 25ean, asteazkena, izango da bilera Gaztañoko Auzo Elkartearen egoitzan, 19:00etan, eta hilaren 26an, osteguna, 19:00etan Igantzi Auzo Elkartearen egoitzan. Batzar irekiak dira, eta bertan bi urteetan egindakoen gainekoak kontatuko dituzte udal ordezkariek, eta auzotarrek dituzten ekarpen eta proposamenak jasoko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.