Apirileko odol ematea datorren asteartean egingo dute

Anbulatorioan elkartuko dira, arratsaldez, odola emateko; odol emaileen elkarteak emale berriak beharrezkoak direla esan du

Apirileko odol ematea oiartzun

Asteartean, 20:00ak edo bukatu arte egongo dira anbulatorioan.

Bi hilabetean behin, Oiartzungo odol emaileek urre likidoa emateko elkartzen dira. Aurrekoa otsailean izan zen, eta apirilari dagokiona datorren asteartean, hilak 24, egingo dute. Anbulatorioan izango dira, 18:00etatik aurrera. Urteko lehen odol ematearen datuak jakinarazi dituzte. Ohi bezala, emaile berrien beharra dagoela ohartarazi dute. Horregatik, gazteak animatu dituzte parte hartzera. Honakoak dira otsaileko datuak (emaile berri bat egon zen):
  • O +: 24.
  • O -: 12.
  • A +: 19.
  • A -: 1.
  • B +: 0.
  • B -: 0.
  • AB+: 0.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.