Bezeroek 30 euroko erosketa bonua erosi eta 40 euroko erosketengatik trukatuko du, hau da, 10 euro jasoko ditu opari erosketak egiteko herriko saltokietan.
Errenkoaldek antolatutako stock azokako irudi bat Biteri Txiki kalean.
Merkabonoen kanpaina hasiko du maiatzaren 2an Errenkoalde Errenteriako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak. Bezeroek 30 euroko erosketa bonua erosi eta 40 euroko erosketengatik trukatuko du, hau da, 10 euro jasoko ditu opari erosketak egiteko herriko saltokietan. Oparituko dizkioten 10 euroak Errenkoaldek hartuko ditu bere gain.
400 bonu aterako ditu Errenkoaldek, eta bezeroek, osorik, edo 20 euroko bi erosketetan erabili ahalko ditu. Interesdunek, Errenkoalderen bulegoan eros ditzakete Merkabonoak, maiatzaren 2tik 11ra bitartean, 09:00etatik 18:30era, agortu arte. Bonuak erosteko adinez nagusia izan behar da eta bonu bakarra eros daiteke pertsonako. Gainera, NAN a aurkeztu beharko da.
Bonua trukatzeko epea, berriz, maiatzaren 2tik ekainaren 30era bitartean izango da (biak barne).
Errenkoaldek, Errenteriako merkatari guztiak deitu ditu kanpainarekin bat egitera. Kanpainaren xehetasunak ezagutzeko 943 51 45 53 telefono zenbakira deitu behar dute.