Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikuskizun batekin agur esan dute ikasle herbeheretarrek

Gaur itzuliko dira etxera Pasaia-Lezo Lizeoan eskola trukean izan diren ikasleak.

olatz mitxelena
Lezo,Pasaia
2018/04/19

Eskola trukean parte hartu duten ikasleek ikuskizun bat aurkeztu zuten atzo Juanba Berasategi aretoan, herritar orori zabalik.

Bukatu da aurtengo eskola trukea. Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuko ikasleak etxera itzuliko dira gaur, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleekin eskola trukean astebete eman ondoren. Atzo egin zuten agurtzeko jaialdia, cultural evening deritzana, Donibaneko Juanba Aretoan, herritar orori zabalik antolatutako ekitaldian. Oholtza gainetik, hango kultura eta ohituren berri, eta jolasak, kantak, eta nola ez hemen izan diren denboran bizitutakoen gaineko pasadizoak… guzti-guztiak ikasle bisitariek gidatuta, eta Lizeoko ikasleek guraso eta ikusleentzat itzulita. Izan ere, ingelesezko mintzapraktika egitea baita, besteak beste, eskola trukearen helburua. Orain dela 14 urte ekin zion Pasaia-Lezo Lizeoak Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin eskola trukea egiteari, eta ordutik urtero jasotzen du ikastolak ikasle herbeheretarren bisita. Ikasle atzerritarrek  hemengo ikasleen etxeetan hartzen dute ostatu, hemengoak hara joatean egin antzera. Aurten urtarrilean izan ziren han  Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak. Igandean, Lizeo Eguna Ikasleak agurtuta, Lizeoak badu beste zita garrantzitsua aste honetan bertan. Igandean ospatuko du ikastolak Lizeo Eguna, eta azken txanpan, festaren antolakuntzan jarriko dituzte indar denak. Ikasle eta irakasleak aspalditik hasiak dira kanta eta dantzak entseatzen igandean aurkeztuko duten Emozioen Dantza ikuskizunerako. 12:00etatik hasiko da ikuskizuna,  Donibaneko kiroldegian. Eta ondoren, han bertan, urtero legez, derrigorrezko omenaldiak: aurten, 1982ko promozioari, Batxillergoko 2. Mailako ikasleei, eta nola ez, erretiroa hartuko duten langileei. Ikuskizuna bukatuta Jaixkipe txarangak girotuko ditu bazterrak, eta mokadutxoa egitea egongo da gurasoek festarako propio antolatuko duten tabernan. Bazkaria ere izango da ikastolan, eta ondoren jolasak eta Tirri&Tery guateque. Egitaraua        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.