Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Elkartasunak ez du adinik

Oiartzungo hamar urteko lau neska errifa solidarioak saltzen ari dira, beren ekimenez sortutako proiektuan. Bertan jasotako dirua Saharara bideratuko dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/04/20
oiartzun errifak sahara

Goian, ezkerretik eskuinera, Oihane, Arhane eta Elorri. Behean, Goiuri eta Abaraxkako Nekane Martiarena.

Oiartzuar askok ikusiko zituzten lau neska errifak saltzen. Oihane, Elorri, Arhane eta Goiuri dira. Helburu solidario batekin ari dira zozketarako txartelak euro baten truke saltzen: txartel guztiak saldu eta Saharara bidali nahi dute jasotako dirua. Asteartero biltzen dira Abaraxka ludotekan, eta han jarri dute hitzordua. Arhanek azaldu duenez, aspalditik zeukan horrelako zerbait egiteko ideia. Oihanek gogorarazi du ikastolan mamitzen hasi zela proiektu hori: «Iparra eta Hegoaren arteko ezberdintasunak landu genituen ikastolan. Iparra aberatsagoa denez, eta Hegoa pobreagoa, zerbait egitea pentsatu genuen». Oiartzunen El Watan Sahararekin elkartasunezko elkartea dagoela aprobetxatuz, beraiekin kontaktuan jartzea erabaki zuten, eta dirua Saharara bidaltzeko proposamena egingo zietela. Pixkanaka, urratsak ematen hasi ziren. Errifa —ia— guztien antolatzaileek bezala, sarian pentsatu zuten lehendabizi. Goiuri: «Hasieran saski bat egiteko asmoa geneukan, baina oso jende gutxi ginen, eta ez genuen edukiko saskia betetzeko nahikoa. Lauren artean 24 gauza eramatea zaila da…». Elorsoroko termetan ere pentsatu zuten, baina beste bide bat hartu zuten:?afariak zozkatzearena. Ez zuten urruti joan behar izan. Izan ere, Arhaneren lehengusuak Ugaldetxoko Intxixu jatetxean egiten du lan, eta Oihanerenak Errenteria-Oreretako Zuketz kafetegi-tabernan. Hango jabeekin hitz egin, eta ideia ona iruditu zitzaienez, bina afari zozkatuko dituzte.
Harremanetan jarri dira Dixidu, Zuketz, Intxixu eta El Watan eragileekin
Dixidu diseinu grafiko enpresako Eneko Salaberriarekin ere  jarri ziren harremanetan, errifak egiten eskarmentua duelako. Hark zerrenda bat eman zien, eman beharreko pausoen berri emanez. Lehenik eta behin, diseinua. Salaberriak esan zien bere gain hartuko zuela diseinua. Neskek ezetz, hori eurek egingo zutela. Salaberriak folio bat tolestu eta errifen tamainako sei zatitan banatu zuen, zirriborroak hor egin zitzaten. Azkenean, Arhanek proposamen batzuk aurkeztu zituen. Horrela, erabaki zuen Euskal Herriko eta Saharako irudiak eta banderak jarriko zituztela. Hegazkin batek ere bere txokoa izan behar zuen. Dixidu estudioaren galbahetik pasa, eta emaitzarekin oso gustura geratu ziren lau neska oiartzuarrak: bi paisaia erabat ezberdin izan arren, mendilerroak batzen ditu. Hegazkina paperezkoa bihurtu zuen, eta bere lorratzak bihotz bat marrazten du airean.

Telefonoa, inprenta, kalea

Diseinuaren fasea pasatuta, eragile gehiagorekin hitz egin behar zuten. Lehena, El Watan. Olga Leibarrekin harremanetan jarri ziren, dirua beraien bitartez hara bideratzeko. «Klaro, Sahararako dirua lortuta, ez ginen gu joango horra», zehaztu du, barrez, Arhanek. Hurrengo deia Oiartzun Irratira egin zuten. Bertan egin nahi dute zenbaki saridunen zozketa, eta haiek ere bai baiezkoa eman zieten. Data maiatzaren 26an jarri dute, Sagardo Egunean. Irratikoak jai giroa erretransmititzen ari badira, orduan egingo dute. Bestela, aurreko ostiralean eta astelehenean. Bi hari horiek lotuta, errifak inprentara bidali zituzten: 500 guztira, bina zenbakirekin. Goikoa Intxixurako da, eta behekoa Zuketzerako. Oraindik tinta usaina zutela, errifak saltzera abiatu ziren plazara, ziztu bizian. Arratsalde batean 150 —bai, ehun eta berrogeita hamar— saldu zituzten. Txokolategian saltsa pixkat antolatu zuten, eta hango langileek galdetu zieten ea zertan ari ziren. Azaldu, konbentzitu eta 50 errifako tako —hala banatu zuten, hobeto antolatzeko— bat hartu zien, bertan saltzeko. Abaraxka ludotekako arduradun Nekane Martiarenak azaldu duenez, errifekin jasoko duten dirua inolako gasturik gabe lortuko dute: «Enekori [Salaberria] komentatu, eta ideiarekin harrituta gelditu zen. Errifak bere kontu hartu zituen, proiektuari egindako ekarpen bezala. Intxixura joan ginen, ideia azaldu genien, eta kontuak egiteko eskatu genien, afariak ordaintzeko. Beraiek ezetz esan ziguten, bere kontu hartuko zutela. Eta berdin Zuketzen. Azkenean, 500 euroak garbi aterako ditugu. Nolabait proiektuan parte hartzen dute». Goiurik ñabardura egin dio:?«Bai, eta pertsonena ere bai izango da proiektua, bere dirua erabiltzen dugulako». Adibide batekin jarri du: «Emakume bati esan genion saria zein zen. Esan zigun ez zitzaiola inporta, berak dirua eman nahi zuela». Goiurik zehaztu du Madrilgo emakume bati saltzera joan zirela, euskaraz. Gazteleraz azaldu zioten zertan den proiektua, eta errifak erosi eta hemengo lagun bati eman zizkiola.
Jaso nahi dituzten 500 euroak osoki Saharara bidaliko dituzte neskek
Orain arte 320 errifa saldu dituzte. Oiartzuarrak abordatzeaz gain, familia bazkarietan, eskolaz kanpoko jardueretan eta beste hainbat tokitan saldu dituzte zozketarako txartelak. «Gu ibiltzen gara kaletik; jendea gugana etorri beharrean, gu joaten gara haiengana [kar-kar]», esan dute denek batera. Errifak nahi dituenak, eta kalean ikusten ez dituenak, hainbat aukera ditu: Abaraxka ludotekan elkartzen dira astearte arratsaldero, eta harremana egin daiteke ludotekarekin, deituz (943 50 64 12 edo 645 005 496) edo e-posta bidez idatziz. Horrela beraiekin jarriko lirateke harremanetan, baita Oiartzun Irratira deituta ere. Martiarenak proiektuaren irakurketa positiboa egin du: «Kristoren lanketa egiten ari dira proiektu honekin, eta balore asko ikasten ari dira aldi berean. Haien ideiatik hasita, gu bidelagun gara, eta pixkat laguntzen diegu. Galderak eginez, saretxo bat eginez…». Orain, argazkiko lau neskak errifak saltzen ikusten badituzue, badakizue zertan ari diren. Bestela, Oihanek antzezten esaten duena gerta daiteke: «Ez bagenitu salduko, gu geldituko ginateke errifekin. ‘Ui! Tokatu egin digu! Ze suertea’».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.