Bizardia elkarteak 39.enez egin zuen atzo ibilaldia. Orotara 178 lagunek parte hartu zuten, eta den-denek egin zuten bidea osotasunean.
Partaideak, Done Eztebe plazan.
Atzo, igandea, egin zuten Gurutzeko Bizardia elkartearen XXXIX. Ibilaldia. Orotara, 178 partaide izan ziren, 101 gizon eta 76 emakume. Den-denak iritsi ziren bide osoa egitera, eta pozik. Batzuk lehenago, besteak geroago, baina partaide guztiek osatu zuen bidea. Beroa eta eguzkitako krema eguneko osagai izan ziren.
Gazteak eta helduak. Denetik izan zen ibilaldian. Adinekoak batez ere, baina 20 urte inguruko gazteak ere Bizardiak nabarmendu duenez. Baina elkarteak adierazi duenez, eguneko arrakasta izan dela partaide guztiek ibilbidea ondo egin dutela, arazo nabarmenik gabe: “Iritzi orokorra izan da ibilbidea gustatu zaiela partaideei”.
Goizeko zazpi eta erdiak baino lehen hasi ziren bidea egiten partaideak. Baina dena ondo joan zedin, egunean bertan Bizardiako 30 bat bazkide eta lagun izan ziren lanean, ibilbidea atontzen, gosaria prestatzen eta banatzen, eta bestelakoetan. Elkarteko kideen lana, baina, egunekoa baino askoz zabalagoa izan da denboran.
Jada hurrengo urtekoa prestatzen hasi dira Bizardiakoak. 40.a izango da.