Gaintxu AFT areto futbol taldeak azken jardunaldi oso onak egin ditu. Horregatik, Gipuzkoako Bigarren Mailako sailkapen nagusiaren goialdean egonkortu da.
Gaintxu AFTk asteburuan eskualdeko derbia du, Ostiko-Sindikatoren kontra.
Asteburuko kirol taldeen emaitzei erreparatuz, nabarmentzekoa da Allerruren gizonen talde nagusiak irabazi egin zuela eskualdeko derbian Sanpedrotarraren zelaian (1-2); baina Deusto-Donostiak ere irabazi zuenez, bigarren diren lezoarrek ezin lehen postura (donostiarrak daude) iritsi, eta bien arteko puntuen aldea berdin mantentzen da.
Nabarmentzekoa da ere Gaintxu AFT areto futbol taldea ligan egiten ari den azken txanpa, Gipuzkoako Bigarren Mailan. Azken bederatzi partidetatik sei irabazi dituzte, bi berdindu eta bakarra galdu; azken partidan, asteburukoan, etxean Pizzeria B17 taldea gainditu dute 5-2.
Hori dela-eta sailkapen nagusian laugarren dira 43 punturekin, lider den Gure Txokoatik (46 puntu), bigarren den Orixe Tolosaldeatik (45 puntu) edo hirugarren den Ostiko-Sindikato errenteriarretatik (45 puntu ere) oso hurbil.
Igoeraren alde borroka egingo dute liga bukatzeko falta diren hiru jardunaldietan lezoarrek: hurrengo partida derbi zirraragarria izango dute, Errenteria-Oreretan, Ostiko-Sindikatoren kontra. Txinpartak egongo dira, ziur. Lehengo Mailara igotzeko aukerak mantentzea dute jokoan.
Bestelakoan, hona hemen asteburuan Lezoko kirol talde nagusiek lortu dituzten emaitzak:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
- Sanpedrotarra-Allerru 1-2
Emakumeen Erregionala, Kopa
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
- Allerru-Astigarragako Mundarro 0-3
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa
ESKUBALOIA
- Munttarperen bi taldeek ez dute partidarik izan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Gaintxu AFT-Pizzeria B17 5-2
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Kurkubi SBT-Alde Zaharra C 67-48