Bihar egingo dute apirileko plenoa, hamahiru punturekin
Mota askotako gaiak jorratuko dituzte asteazken arratsaldean; tartean, Espainiako bandera jartzeari buruzko sententziaren berri emango dute
Apirileko azkeneko asteazkena da bihar, eta ohi bezala, Oiartzungo Udalbatza ohiko plenoan bilduko da. Zinegotziek hamahiru puntu izango dituzte jorratzeko.
Horietako bat izango da Espainiako bandera udaletxean jartzeko betebeharrari buruzkoa. Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzitako sententziaren berri emango dute. Gai zerrenda mota askotakoa izango da, hala ere: Xorrola kudeatzeko kontratuaren luzapena; Altzibar-Karrika bidegorria egiteko proiektua; aurrekontuei dagozkien bi puntu…
Honakoa izango da gai zerrenda osoa.
