Altsasuko gazteei elkartasuna adieraziko diete ostegunean
Oiartzungo Ernaik deituta, argazki jendetsua atera nahi dute Done Eztebe plazan
Altsasuko gazteen aurkako epaiketa bigarren astean dago, eta auzipetuei babesa adierazteko ekintzak ugaritzen ari dira. Oiartzunen, esaterako, Ernaik argazki jendetsua ateratzeko deialdia egin du, biharko (osteguna, hilak 26).
Done Eztebe plazan elkartuko dira, 20:30ean. Altsasuko auziagatik preso daudenak etxeratzeko eskatuko dute, eta muntai polizialekin bukatzeko.
