Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko gainontzeko herrietako diseinatzaileak deitu dituzte beren portfolioak bidaltzera.
Emakumeen Etxearen gaineko parte hartze prozesua 2016ko uztailean hasi zuten.
Emakumeen Etxearentzat irudi bila hasi dira, eta horren harira, azken batzarrean hala erabakita, Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko gainontzeko herrietako diseinatzaileak deitu dituzte beren portfolioak bidaltzera. Jasotzen diren lanen artean batzarkideek erabakiko dute zein irudi den egokiena Emakumeen Etxearentzat.
Maiatzaren 4ra arte dute aukera lanak bidaltzeko diseinatzaileek
posta elektronikoz, PDF formatuan edota portfolio bateraturako lotura batera. Parte hartzaileek hiru baldintza bete beharko dituzte: emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilitate berezia izatea, Errenteriakoa edo Oarsoaldekoa izatea, eta fakturak emititzeko izaera juridikoa izatea.
2016an abiatu zuen udalak Errenteriako Emakumeen Etxea definizteko parte hartze prozesua. 2017an prozesuan zehaztutako egiturak martxan jarri zituzten, eta geroztik, lanean izan dira.