Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aritz Bagues: «Oso zaila da hona iristea, kristoren gogoa ez baduzu»

Txirrindulari errenteriarrak urte dezente eman ditu profesionalen Continental mailan. Aurten, taldearekin batera, mailaz jauzi bat eman du

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2018/04/27
aritz bagues

Aritz Bagues txirrindularia (Errenteria-Orereta, 1989).

Zazpi urte dira profesionaletara jauzi egin zenuenetik. Aurten da Pro Continental mailan zabiltzan lehenengo urtea. Zer moduz maila berrian? Ongi. Egia esan, iazko egutegi ia berbera daukat, maila handiagoko lasterketa batzuk gehituta. Alde horretatik ez da hainbeste aldatu. Azpiegitura aldetik, bai. Txirrindulari gehiago gaude taldean, eta staff-a handiagoa da. Txirrindulari gehiago izanda, nabaritu al da giroan? Giro oso ona daukagu. Talde barruan kuadrilla bat bezala gara, eta lasterketetan nabaritzen da. Ez daukagu beste talde batzuek duten aurrekonturik, eta orduan, edo ongi eramaten gara elkarrekin ala bestela galduta gaude. Ez dago besterik. Ez da beste kiroletan bezala; hemen alde handia dago batzuen eta besteen artean, daukagun diruagatik. Txirrindularitzan, dirua izanez gero, taldea atera dezakezu. Kategoriaz igo gara, baina diruz nahiko justu gabiltza. Ez da erraza lehiatzea; Euskal Herriko Itzulian talderik onenak daude, futbolean Championsen aritzea bezala da. Gure aurrekontuarekin, gogoa jartzen duzu, edo bestela… Eta zu gogotsu ibili zinen Itzulian, ihesaldi bat ere hartuz. Bai. Azken orduan sartu ninduten taldean. Frantzian klasika batzuetan parte behar hartu nuen, nire ezaugarrientzako hobeak direnak: aldapa txikiagoak dira, eta korri egiteko era ere nahiago dut. Azkeneko momentuan deitu zidaten Itzulira joango nintzela esateko, baina gustura ibili nintzen. Ez nuen ia ezer prestatu, baina beno. Badakit zertara eraman ninduten —talde buruentzat lan egitera—, baina gustura aritu nintzen. Ihesaldia hartzea, beste edozein lasterketetakoa bezalakoa izan zen. Gero bai, bukatzean, konturatzen zara zer egin duzun. Lehenengo etapan hartu izan banu, sentsazio ezberdinak izango lirateke, etxe ondotik pasatzen zelako. Baina han, Araban, ez zen oso ezberdina izan. Gero bai, gero jende guztiak idazten dizu, telebistan atera zarela, kapturak bidaltzen dizkizute. Ubeldurekin bueltatu zinen. Bai, azkeneko egunean erorketa handi bat egon zen, etapa hasieran. 40 bat erori ginen, eta erdi-erdian nengoen. Ezin izan nuen ekidin, eta ezkerreko hankan kolpe bat hartu nuen. Bazirudien ez neukala ezer, baina handik hiru edo lau egunera kristoren ubeldura atera zitzaidan. Egia da ohituta gaudela horrelako erorketetara. Azkenean, txirrindularia bazara, badakizu noizbait eroriko zarela. Kolpeak azkar pasatzen dira; okerrago dira giharretakoak. Iaz minduta izan zenuen belauna. Tendinitisa izan nuen. Hezurrak haustea baino okerragoa da, hor behintzat epeak dituzulako eta soldatzen bada, soldatzen da. Tendinitisarekin denbora asko behar da sendatzeko, mugimenduan dagoelako. Orain molestia txiki batzuk besterik ez ditut, baina duela urtebete justu itzuli nintzen. Otsaila eta martxoan bizikleta ez nuen ukitu ere egin, ezin izan nuen pedalkadarik eman. Gimnasia ariketa batzuk egin behar izan nituen.
«Euskal ziklismoaren garai txarrena bizitu dugu;?zortearekin iraun dugu»
Aurten 29 urte beteko dituzu. Ez da oso ohikoa Continental mailan hainbeste denbora irautea, ezta? Gustatzen zaidalako jarraitu dut, ez dago besterik. Tokatu zaigu Euskal Herriko ziklismoko garairik txarrena, zortearekin iraun dugu, eta aurten mailaz igo gara. Ea irauten duen. Gaztea zarenean, edozein dirugatik korri egitea berdin zaizu. Baina urteak aurrera doazenean, zure buruari esaten diozu ‘Hemen nago, lau sosagatik bizikletan…’. Urteak aurrera doaz. Nik ikasketak baditut, baina ez dut lan esperientziarik. Ziklista izan nintzen lehen urtean bukatu nuen karrera. Gauzak horrela joan dira, urtetik urtera, eta aizu, lortu dugu iristea. Ez da erraza izango. Psikologikoki, oso kaskagorra izan behar duzu. Txirrindulari onek asko kobratzen dute, baina erdibidekoek ez hain ongi. Ez dut gaizki esango, baina ez da futbolean bezala, lehenengo mailan dauden guztiek ongi kobratzen dutela. Ez da erraza. Askotan lasterketetan pentsatzen dugu, baina entrenamenduak ere hor daude. Entrenatzea ia gutxienekoa da. Badaude egun batzuk, duela bi aste bezalakoak, ez duzula gogorik errepidera ateratzeko, baina hori edozein lanbidetan bezala. Hala ere, badago entrenatzea baino sakrifizio handiagoa eskatzen duenik: zer jaten duzun zaindu behar da, ezin zara edonora joan afaltzera, atsedena neurtu behar da, lagunekin nahi baino gutxiago egoten zara, etxetik kanpo egun asko pasatzen dituzu… Entrenatzea baino, beste guztia da okerrena. Burua ere zaindu behar duzu, hori baita garrantzitsuena. Burua ez badoa, hankek ez dute erantzungo. 2014ean Euskalduna Txapelketa irabazi zenuen. Hiru urte pasatu nituen Euskadi Fundazioaren taldean. 2013 bukaeran Euskaltel-Euskadi desagertu zen, eta 2014an Gipuzkoa taldean ibili nintzen, amateurretan. Hiru urte profesionaletan ibili ondoren, amateurretan aritzea errazagoa zen [komatxoen zeinua egiten du behatzekin]. Zortea eduki nuen: Jonek [Odriozolak, Murias-Euskadiko managerrak] deitu zidan, eta esan zidan urtebete itxoiteko, proiektu berri bat aterako zela. Atzerapausoa izan zen, gero gora igotzeko. Ongi atera zen, eta merezi izan zuen. Urte hura disfrutatzeko izan zen; gaztea nintzen eta denbora nuen. Urterik ilunenak pasatu ondoren, euskal txirrindularitza berriro suspertzen ari al da? Badirudi baietz. Kontua da beti dirua behar dela, eta zuzendaritzakoak beti ari dira negoziatzen. Gu ez gara horretan sartzen, beraien kontuak baitira. Ez baldin bada diru gehiago sartzen…
aritz bagues txirrindularia

Aritz Bagues.

Uste dut Espainiako Itzuliak gonbidapen bat eman izanak ate gehiago irekitzen dituela. Telebista erditik dagoenean, beti errazagoa da dena. Euskal Herriko Itzulia hemen da, eta telebista egoteak garrantzia ematen dio. Ihesaldi bat agertzea telebistarik gabeko ez dakit zein lasterketetan, bah, berdin du. Kamerak daudenean, ihes egin behar duzu, dirua jartzen duenarentzako ordu pila bat direlako. Espainiako Itzulian 21 egun jarraian dira telebistan. Kontziente gara pixka bat publizitate ibiltariak garela. Azkenean, jakin behar dugu noiz garen ziklistak eta noiz pertsonak. Asko nabarmentzen digute hori: sare sozialetan ziklistak gara, eta ezin gara saltsatan sartu, ezin dugu edozein modutara ibili. Bi talde daude orain: Euskadi-Murias eta Euskadi Fundazioa. Euskadi Fundazioa bizpahiru urte ibili da amateurretan, eta ez da erraza maila horretako bi talde mantentzea Euskal Herria bezalako herri txiki batean. Berez, behetik datozenentzat errazagoa da, bi talde edukita, gora iristea. Urte batzuk egon dira amateurrentzat ez dagoela ilusiorik. Gora begiratzen zenuen, eta talde oso-oso onak zeuden —Movistar—, edo bestela… uf. Baina Movistarrera bizpahiru joango dira, aukeratuta daudenak. Baina hain onak ez direnentzako ez zegoen tokirik. Orain bi talde daude, eta ilusioa pizten die amateurrei. Gaztea zarenean ilusioa besterik ez duzu, horretaz bizi zara; amateurretan ez dago soldatarik, ez dago ezer ere. Gurasoekin Arabara edo Nafarroara joan behar baduzu, joan, etorri, gasolina… Azkenean dirua da hori. Taldeetan bizikleta ematen dizute, baina agian gurpilak zureak dira. Gero, masajistara joaten bazara ere, dirua da. Suplementazio eta janariarekin, berdin. Garbi jatea garestiagoa da. Ez baduzu kristoren gogoa, ez da erraza. Ilusioa behar duzu horretarako: 18-20 urte arteko gazte bati esaten badiozu astebururo lasterketak dituela, eta ezin duela parrandarik egin, edo lagunekin egon, bada gogoa handia behar duzu. Zer moduz ikusten dituzu beheko mailak? Aurreko urteetan jarraitu izan ditut, baina aurten pixka bat galduta nago. Hala ere, beti ateratzen da norbait ona. Federazioek akats pare bat egiten dituzte, nire ustez: adin mugak jartzen eta kilometrajearekin. Amateur mailatik profesionaletara kristoren saltoa dago; pausoa ematen duzunean, edo oso ona zara ala pareta baten aurka jotzen zara. Frantzia aldean, ez dago hainbesteko alderik. Amateur askok profesionalekin batera parte hartzen dute, karrera mailaren arabera —2. mailakoetan—. 180 kilometro egiten dituzte batera, eta gero ez dago hainbesteko aldaketarik. Hemengoei asko kostatzen ari zaie, nahiz eta gero asko ibiltzen diren. Hemen, amateurretan, normalean, bi ordu eta erdi eta hiru orduko lasterketak egoten dira; luzeenek lau dituzte. Amateurretan karrera bukatzen den momentuan, profesionaletan hasten denean da. Zein egutegi geratzen zaizu? Taldeak finkatu digu Espainiako Txapelketara arteko —sanjuanetan da— egutegia. Datorren astean, ostegunetik igandera, Yorkshireko Tourrera joango naiz, eta gero Aragoiko Itzulira, aurten berreskuratu dutela. Gero, Paris-Arras itzulia, eta Frantzian beste bi: GP Plumelec eta Boucles de l’Aulne. Horiek maiatzean izango dira. Ekainean Belgikako klasika batean eta Espainiako Txapelketan bakarrik izango naiz. Hori bukatuta, denboraldiaren bigarren zatirako planteamendua komentatu beharko dugu. Uztailean ez daukagu ia ezer ere ez: Portugalen itzuli bat, eta Ordizia eta Getxoko sari nagusiak. Altueran stage bat egin ohi dugu. Abuztuan berriro kargatuko zaigu kalendarioa: Donostiako Klasikoa, Portugalgo Volta, Tour de Limousin, Poitou-Charentes, eta Espainiako Itzulia. Urria erdian bukatuko dugu denboraldia. Espainiako Itzulira denok nahi dugu joan, baina azkenean zortzi bakarrik joango dira. Hemeretzi gara taldean… Datorren urtera begira, zer? Zuzendaritzakoak babesle eta sponsor berrien bila ari dira. Nik uste dut, azkenean, taldeak jarraitzeko merituak egin dituela. Orain arte, irabaztea bakarrik falta izan zaigu. Ez da erraza, baina aurrean egon gara, itxura ona ematen. Esango nuke estatuko talde Profesional Continentaletatik puntu gehien atera dituztenak gu garela. Betikoa da, ez dakizu; gu ez gara sartzen bulego kontuetan. Normalean azkenak izaten gara gauzekin enteratzen [kar-kar]. Ez da erraza horrela egotea, urtebete naturaleko kontratuak sinatzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.