Jai Batzordeak iaz jaiotako haurrak omenduko ditu San Pedron.
Txupinazoaren egunean egingo diete omenaldia jaio berriei.
Iaz egin antzera, aurten ere ongietorria eman nahi diete San Pedroko Jaietan 2017an jaiotako sanpedrotarrei. Hori dela eta iaz jaiotako haurrak dituzten gurasoekin harremanetan jarri nahi du jai batzordeak. Interesdunek haurraren izen-abizenak eta jaiotze data bidali behar dute
e-postara, ekainak 16a baino lehen.
Horrez gain, aurtengo jaietan auzoen arteko desafioa berriz antolatuko dutela, eta elastikoak aurrez eskatu behar direla gogorarazi du jai batzordeak.
Euskaraldia eta GEDen argazkia
Beste hainbat deialdi daude aste honetarako San Pedron. Bihar, esaterako, Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute, 18:00etan, udal aretoan. Euskararen Egunaren bueltan Euskal Herri osoan euskararen erabileran eragiteko helburuz antolatuko den hamaika eguneko ekitaldiaren berri eman eta San Pedron zer eta nola antolatu erabakitzea da deialdiaren zioa.
Beste bi deialdiak ostiralerako dira. Gure Esku Dago-k deialdia luzatu du 18:00etan frontoira elkartu eta ekainaren 10ko giza katera deitzeko harri argazkira batzeko.
Ordubete beranduago, azkenik, Itsas Festibala bitartean antolatzekoak erabakitzeko herri batzarra izango da Ertin.